Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sugearen liraintasunaz. Haren mokor kulunkariek eta haren gerriaren liraintasunak liluratuta laga ninduten. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 12. orr.
Bolumen gehiegi eta liraintasunik ez. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 264. orr.
Jertse estuak eta praka elastikoek nabarmendu egiten zioten gorputzaren liraintasuna. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 100. orr.
Bere liraintasun eta graziak nire heldutasuna nabarmenarazten zuten. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 57. orr.
Argaltzeko dieta egin eta ia zeukan pisuaren bosten bat kendu zuen ezkondu osteko lehenbiziko urtean, xarmarik gabeko 70 kiloetatik liraintasunezko 60 kiloetaraino. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 48. orr.
Ibilera arinagatik, orbelik harrotu gabe ibiltzeko erakusten zuen liraintasunagatik ezagutu nuen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 126. orr.
Tarteka bakarrik antzematen du zure liraintasuna nola ari den argaltasun bihurtzen, nola jantzi zabalak bakarrik erabiltzen dituzun, gero eta zabalagoak, gero eta eroriagoak. Lourdes Oñederra «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 70. orr.
Liraintasun eta dotorezia eredu da haren gorpuzkera, zoragarria haren bularra. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 75. orr.
