Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

maitasun 1 iz norbait norbaiti edo zerbaiti atxikitzen duen joera, haren ona bilatzera bultzatzen duena. ik amodio.

Beldurgarria maitasun gabeko bizitza.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 64. orr.

Kontrolagarria den sentimenduak ez baitu maitasun izena merezi.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 79. orr.

Ez zuen maitasun edo begirune handirik Juneren bigarren senarrarentzat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 25. orr.

Zakurrak eskatzen duen gauza bakarra: maitasun pixka bat, adiskidetasun agiritxo batzuk eta jan hondarrak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 10. orr.

Erleei eskaini zienat nik neure maitasun guztia, eta bai beraiek itzuli ere.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 71. orr.

On publikoaren maitasuna hainbestekoa izan daiteke han, non beste edozein maitasunen gainetik jartzen baita.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 99. orr.

Funtsean, maitasuna besterik ez baita: freskura bat nekearen ondoren, betetasun kiskalgarri bat bizitzaren hutsune hotzaren erdian.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 84. orr.

Jakinduriaz eta maitasunez idatzitako liburu bat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 42. orr.

Tratu onak bakarrik, maitasunezko eta adiskidetasunezko tratuak aldatzen duela pertsona.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.

Gure ahuleziaren ideiak lagun daraman Tristura Umiltasuna deitzen da; eta geure buruaren kontenplatzetik sortzen den Poztasuna Maitasun-propioa edo norberarekiko Kontentua.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 333. orr.

2 (izenondoekin)

Negar-zotinka azaltzen zuten beren bihotzeko maitasun samurra.  Herria   2003-07-17

Historiak eta literaturak irakatsi digute adiskidetasuna eta maitasun fidagarria izan badirela...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 135. orr.

Umezurtz-etxeko zuzendariak maitasun handia hartu zion eta maiz joaten zitzaion ikustera.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 129. orr.

Haragizko maitasuna batetik, eta, bueno, bestetik, maitasun sentimentala esango dioguna, egunero-egunero besteaz arduratze hori.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 154. orr.

Ongi al deritzozue printzeari honen berri emateari, maitasun zintzoz eta eginbide leialez dagokigunez?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 31. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Maitasun-sagarrei usain eztia darie, milaka fruitu gozo dago gure atean zain.  Elizen arteko biblia   Kt 7,14

Maitasun premia larria du, eta egunetik egunera gehiago maite nau, garbi ikusten dut.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 344. orr.

Belaunikatu nintzen milaka maitasun-urteko lur zaharrean, milaka udaberriko lurrean.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 112. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aurrerago, merkatu nagusia bete zuten beren txolarre maitasun axolagabeekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 248. orr.

Laburtuz, giza maitasuna utzi eta zakur maitasunera igaro nintzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 135. orr.

5 familia bateko kideak elkarren artean lotzen dituen sentimena.

Aitari musu ematen ziola amets egin zuen eta hark samurtasun gosez eskatzen zuen maitasun guztia ematen ziola.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 73. orr.

Amarik gabe, ez dago maitasun indartsurik objektu pertsonal batera zuzenduta.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 348. orr.

Gurasoek seme-alabei dieten maitasunaz.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 360. orr.

Haurrak eta umeak maitasunean eta libertatean hazteko eta hezteko.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 35. orr.

Gurasoak jatorrak eta txit bihozberak omen ziren eta beti etsenplu ona eta maitasun handia eman omen zioten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 32. orr.

Alabenganako aitaren maitasunaren ifrentzua suhia da.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 27. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Aitak eta emazteak bazuten haur zapuztuak maitasun giroan biltzeko dohain berezia.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 36. orr.

-Baina, amonari bidaltzen zizkion maitasun gutunak?     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 92. orr.

· Algernon, mesedez, bila ezak Ingalaterrako historian gure aitaren izena, baldin seme-maitasunaren arrastorik gelditzen bazaik.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 166. orr.

7 (Jainkoaren eta lagun hurkoarenganakoa)

Melen ustez, benetako maitasuna maitasun espirituala baino ez zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 147. orr.

Fede zuzena, itxaropen ziurra eta maitasun betea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 168. orr.

Maite ez duenak ez daki deus ere Jainkoaz, Jainkoa maitasuna baita.  Elizen arteko biblia   1 J 4,8

Jainkoarenganako maitasun zintzoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 303. orr.

Betor gurekin, Jauna, zure maitasun leiala, zuregan jarria baitugu esperantza!  Elizen arteko biblia   Sal 33,22

Behartsuenganako karitate eta maitasun gupidatsua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 229. orr.

Bi hegoek lagun hurkoari zor zaion maitasun bikoitza adierazten dute.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 255. orr.

Jesu Kristoren maitasuna eta betiko bizia guri kentzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 148. orr.

Bere bihotza ere ez dagoela maitasun jainkozkoaz inguratua.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 30. orr.

Hain loturik doaz horiengan maitasun naturazkoa eta Jainkoaren maitasuna, non nahasi egiten baitituzte maitasun jainkozkoa eta berekoikeria.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 91. orr.

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nahiz eta prelatuek gizakien eta aingeruen hizkuntzez hitz egin, maitasun etsenplurik ematen ez badute, ezer gutxi lagunduko didate niri.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 388. orr.

Ohorea da gurasoentzat, maitasun-seinale seme-alabentzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 296. orr.

Miragarri hauen maitasun-begirada garbiak gainezka eginarazten dio bihotzari.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 89. orr.

Fedezko itxaropenean gora egiten eta maitasun sugarretan isiotzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 827. orr.

Lagun hurkoaganako maitasun sutan erabat pizturik geratu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1021. orr.

Gizakia horrelako maitasun-ekaitzetan aurkitzen denean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 123. orr.

Jainkoagana etengabe isurtzen zenituen esan ezineko maitasun-sentimendu haiek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 420. orr.

Maitasun harreman berezia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 242. orr.

Antzinako zeure maitasun-egintzez oroiturik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 377. orr.

Frantzisko dohatsuak ere, maitasun-ezaugarri bera azaldu nahi izan zien bere anaiei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 699. orr.

Hau da maitasun-perfekzioa bere mailarik gorenean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 98. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ikusi gutxienez haietan zuri eta zure alabei egun osoan dizuedan ama-maitasun kartsua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1204. orr.

Beren bihotz-maitasun osoa elkarbizitzan iraultzen zuten eta bere buruak ere emateko prest zeuden anaiei beren premietan laguntzeko ordainetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 207. orr.

10 norbaitenganako joera edo grina bizia, sexu senan oinarritzen dena baina hainbat jokaera ager ditzakeena. ik maitemin.

Haragizko maitasuna batetik, eta, bueno, bestetik, maitasun sentimentala esango dioguna, egunero-egunero besteaz arduratze hori.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 154. orr.

Sexua plazerari, maitasunari eta komunikazioari lotuta dago.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 83. orr.

Maitasunak sexura eramaten ditu pertsona batzuk, eta beste batzuei alderantziz gertatzen zaie, alegia, sexuak maitasunera eramaten ditu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 261. orr.

Ezin ditudalako bereizi maitasuna eta desira.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 375. orr.

Edo maitasuna pasiotik lasaitasunera igarotzen ote da eta pasioari bakarrik deitzen diogu maitasun.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 28. orr.

11 (izenondoekin)

Maitasun fisikoaz ari naiz, pertsona jakin batengana bultzatzen zaituen bulkada horretaz.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 154. orr.

Bidean, Lancelot eta Ginebra maitemindu egin ziren, eta bien arteko maitasun ezkutuak tragediaren bidea hartuko zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 12. orr.

Ez al dute ba esaten boladan dagoela maitasun librea zuen alderdian? Maitasun lesbikoen inguruko testigantzak hainbat dira.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 51. orr.

Maitasun safikoa: loditzeko aitzakia ona.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 115. orr.

Zerekin neur ote daiteke maitasun galduek uzten duten hutsunea? zenbat metro karratu ditu begirada baten tristurak?  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 37. orr.

Maitasun debekatu baten fruitua delako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 77. orr.

12 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Onartuko didazue, noski, heldutasunera iristeko, heldutasun hitzaren zentzurik zabalenean, lehenik eta behin sexu eta maitasun heldutasuna lortu behar dela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 134. orr.

Monikaren nobela maitasun historia baten bilakabidea da.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 82. orr.

Orduan hasiko dira hasperenak eta maitasun hitzak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 182. orr.

Itxaso, ni naiz maitasun gutunak idazten dizkizun mutila.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 276. orr.

Giza primateen artean, musuak maitasun adierazpenak dira eta gure sentsualitatearen, jolas erotikoaren eta kitzikapen sexualaren oinarrizko osagaiak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 175. orr.

Bere etxean idatzirik utzi nuen maitasun aitorpena desegiteko asmoarekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 115. orr.

Maitasun-aitortzak han ziren betiere, itzultzeko borondate errepikatuarekin batean, baina formula eta formalismo antza ikusten nien nik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 129. orr.

Bularra ez da elikagai iturri bakarrik; maitasun, berotasun, babes eta segurtasun iturri ere bada.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 176. orr.

Denak du erremedioa; ez, ordea, maitasun-grina honek.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 65. orr.

Berriz maitasun-erauntsi batek astindu zion bihotza.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 46. orr.

Badira gau bateko maitasun eta sexu harreman eder askoak, pasioz eta samurtasunez beteak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 261. orr.

Maitasun harreman korapilatsu eta sarri zoritxarrekoak ageri ziren nire kontakizun haietan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 74. orr.

Jolas sexuala albo batera uzten badugu, desioa ez da piztuko, kideen arteko kimika ez da sortuko, maitasun lurrinik ez da agertuko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 125. orr.

Larruazal guztia ferekatzea eta bata besteari musuak eta maitasun laztanak oparitzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 135. orr.

Bertan lan egiten dute, eta bertan dute beren maitasun txokoa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 61. orr.

13 pertsona maitatua.

Eta ondoren, maitasun berri bati gerritik helduta berriro mundura pozik ateratzen delarik ere.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 53. orr.

14 maitasuna egin

Maitasuna egingo dute eta biharamunean, ohean bakarrik esnatuko delarik, bere esku hutsei erreparatuko die.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 147. orr.

Gauez etortzen da Loredanarekin maitasuna egitera. Gauza ederra dela maitasuna egitea beste norbaitekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 163. orr.

Maitasuna egiten dugunean ez dut orgasmorik lortzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 212. orr.

Hemen maitasuna egitea gauza naturala da. ez dago gizon batentzat erronka handiagorik ezpada emakume batekin maitasuna egiten duen lehen eguna.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 169. orr.

Geroago, dena luzatu nuen; egoera berri bat gehitu nion lehendabizi, maitasuna (esan nahi baitut maitasuna egiteko ekintza).  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 240. orr.

15 maitasuna izan dio ad

Berak ikasleak maite zituen eta haurrek maitasuna ziotela uste zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 142. orr.

Zinez zintzoa baitzen bai irakasleei eta bai klarionari nien maitasuna.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 20. orr.

Anak Kosmasi zion maitasunaz baino ez zuen onartu halako lan zikin eta azpikoa. gizakiei diedan maitasunaren sakonari, haiengana naraman bulkadaren indarrari gogoeta ematen diodanean, [...].  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 195. orr.

Andresi dagokionez, maitasun bizia zion anaia txikiari.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.

Indioek behiei dieten maitasun eta begirunea ulertzeko, historian atzera jo behar da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 149. orr.

Euskarari diogun maitasun izugarria erakutsi nahian.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 112. orr.

Neska hark maitasun handia zidan nonbait, eta zoragarria ikusten ninduen ni.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 105. orr.

Zer maitasun dizudan, ongi dizut milatan frogatua jadanik; hala, bada, maitasuna nolako, halako dut beldurra orain nik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 128. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

maitasun adierazpenak (8); maitasun berezia (12); maitasun bereziz (6); maitasun berri (5); maitasun betea (5); maitasun guztia (8); maitasun handi (8); maitasun handia (26); maitasun handia hartu (7); maitasun handiagoa (5); maitasun handiz (24); maitasun harreman (12); maitasun harremanak (6); maitasun historia (15); maitasun hitz (6); maitasun hitzak (10); maitasun istorio (35); maitasun istorio bat (18); maitasun istorioa (19); maitasun istorioa kontatzen (5); maitasun istorioak (5); maitasun kontu (5); maitasun kontuetan (9); maitasun librea (5); maitasun mota (5); maitasun osoa (6); maitasun osoz (5); maitasun platonikoa (6); maitasun premia (5); maitasun samurrez (6); maitasun sentimendu (6); maitasun sutsu (5); maitasun sutsua (6); maitasun sutsuz (5)

adimen maitasuna (8); ama baten maitasuna (6); benetako maitasuna (18); egiaren maitasuna (5); egiazko maitasuna (10); elkar maitasuna (5); emakumeen arteko maitasuna (7); gorrotoa eta maitasuna (5); jainkoa maitasuna da (6); jainkoaren maitasuna (31); jaunaren maitasuna (5); kristoren maitasuna (5); maitasuna agertu (5); maitasuna betikoa baita (40); maitasuna egin (26); maitasuna eginez (5); maitasuna egitea (12); maitasuna egiteko (7); maitasuna egiten (12); maitasuna eman (5); maitasuna ematen (5); maitasuna eskaintzen (9); maitasuna eta desira (5); maitasuna eta gorrotoa (10); maitasuna lortzeko (5); maitasuna piztu (7)

jainko jaunaren maitasunagatik (25); jainkoaren maitasunagatik (82); jainkoaren maitasunagatik eskatzen (7); jaunaren maitasunagatik (32); kristoren maitasunagatik (16); maitasunagatik egin (6); maitasunagatik eskatzen (9)

diodan maitasunak (5); maitasunak eraginda (15)

egiazko maitasunaren (5); elkar maitasunaren (5); jainko maitasunaren (12); maitasunaren indarra (6); maitasunaren inguruko (9); maitasunaren izenean (5); maitasunaren sua (6); maitasunaren suaz (5); maitasunaren sugarra (5)

maitasunari uko (5)

elkar maitasunean (5); familiako maitasunean (6); jainkoaren maitasunean (6)

maitasunik gabeko (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus