Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Patatak, arroza, makarroiak, fruta eta haragi pixka bat... Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 168. orr.
Hain zituen gorroto italiarrak, non gerra ostean ez baitzuen inoiz gehiago makarroirik jan. konturatu zen ezin zituela makarroiak irentsi, haiek plateran ikusi hutsarekin sekulako goragalea etortzen zitzaiola. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 35. orr.
-Hire amak bai egiten zituela makarroi gozoak! Jokin Muņoz «Bizia lo», 2003 - 91. orr.
-Ia-ia egunero makarroiak tomaterekin jartzen zizkidak ba! Jokin Muņoz «Bizia lo», 2003 - 90. orr.
Puntu horretara iritsirik, hain juxtu, makarroi erreen usainak eten dizkio gogoeta goiargituok, eta ekarri du berriro errealitatera. Iņaki Iņurrieta «Kuskue tanden», 2004 - 31. orr.
Erretako makarroien ontzia beltz-beltz dago oraindik harraskan nork garbituko zain. Iņaki Iņurrieta «Kuskue tanden», 2004 - 34. orr.
Kuia zopari makarroi tartaleta jarraitu zitzaion, eta hari kafea. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 125. orr.
Alboan makarroi paketea. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 172. orr.
Eta ez pentsa, ez ziren morroiak edo herritar arruntak, ez; laugarren edo bosgarren mailakoak ziren denak, koronelak, jeneralak; makarroi handi bat baino gehiago ikusten ziren sorbaldakoetan distiratsu. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 293. orr.
