Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

norma 1 iz araua.

Ba ote da deus argiagorik eta seguragorik ideia egokia baino, egiaren norma izateko?  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 207. orr.

Bestela esan, "egia bera bere buruaren norma" da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.

Norma horiek, baina, ez dituzte elkarren arteko bizitza eta laguntza errazteko eta denen onerako sortzen, baizik eta beren interesak areagotzeko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 166. orr.

Esate baterako, trafikoko normak beharrezkoak ditugu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 165. orr.

Nagusi den taldeak ezartzen eta betearazten ditu normak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 166. orr.

Kasik kontroletako emaitza guziak norma baino biziki gorago dira, gainerat asko metalki pizuen emaitzak falta dira txosten hortan.  Herria   2002-11-07

Beltzak, norma gisa, ez ziren zientifikoak, medikuak edo unibertsitateko irakasleak.  Berria - Kultura   2006-03-14

Esku baloieko Federazioneak eskatu du Herriko Etxeari zoladura behar den normetan ezartzea.  Herria   2004-07-01

Izan ere, ezein giza talde ezin da normarik gabe bizi.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 165. orr.

Normatik urrunagoko kontuak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 154. orr.

2 (xake jokoan) aldeko goi emaitza jakin baten bidez lortzen den izendapena.

Horrek Gomezek lortutako norma guztiak balioztatu ditu eta, beraz, titulua ekarri dio santurtziarrari.  Berria - Kirola   2004-11-10

Iragan astean Sevillan jokatutako Espainiako txapelketa irekian hamargarren izan da, eta behin betiko norma lortu du.  Berria - Kirola   2004-08-26

Capdeperako torneoan Iñigo Argandoña gazteak Nazioarteko Maisua izateko hirugarren norma lortu du, eta bere izena aterako da FIDEren hurrengo zerrendan.  Berria - Kirola   2004-05-04

Beharrezko hiru normak lortu zituen eta elo-a ere bai, baina normak noiz lortu behar diren dioten arauek ez zioten titulua eskuratzen laga.  Berria - Kirola   2004-11-10

3 ez-norma iz

Orain arte andrazkook ez dugu lekurik eduki, gizonezkoena norma izan da eta gurea ez-norma, beharrezkoa da produzitzen dena kanporatzeko aukera edukitzea  Berria - Kultura   2004-05-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus