Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

paparralde (5 agerraldi, 5 liburutan; orobat papar alde 6 agerraldi, 3 liburutan) 1 iz paparraren aldea.

Gorputz borobila dute eta sama luzea, bizkarraldea beltza eta paparraldea zuria, arrantzari miresgarriok.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 248. orr.

Ellen aurrera zihoan, irribarretsu, beltzez jantzitako bi gizon ilunenganantz: paparralde zuriak zituzten eta altxatu eta irribarre eginez, eskua luzatu zioten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 536. orr.

Gizaki bikoitzak gona zabal bat zeraman, emakume laborari errusiarren antzera, bular biribil xuri-xuriak ageri zitzaizkion paparraldearen gainetik eta bi beso bitxi sabeletik ateratzen, bi sexu zut balira bezala, behatzak triangelu itxurako zangoak zituen ahuntz trufariaren aldera zabaldurik.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 48. orr.

2 (janzkiena)

Nora ohean agondu zen, eta, soineko beltzaren paparraldea erdi askaturik zeukala ikusita, estalkiaren ertz bat eraman zuen kokotseraino.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 116. orr.

Tafetazko jantzi urdin ilun bat zuen soinean, papar aldean behera neurrian ebakia eta ukondo-angeluak biluzik uzten zizkion mahukak zituena.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 207. orr.

-Soingaineko horrek irekiegia dik papar-aldea.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 139. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus