Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pintxatu, pintxa, pintxatzen 1 du ad zulatu.

Listo, pintxatu dut azeituna, orain traktorera.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 40. orr.

2 diskoez mintzatuz, jarri.

Gero DJ putakumeak auskalo zer moldaketa pintxatu duen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 144. orr.

3 telefonoaz mintzatuz, hartu.

Lagunek telefonoa gaizki duela esaten diotenean horixe erantzuten die, ziurrenera telefonoa pintxatuta daukalako dela, eta horrek, zergatik ez aitortu, harrotasun punttu bat ematen dio.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 54. orr.

Telefonoak pintxatzen dizkigute, DISIPen zeuden gure expediente guztiak kopiatu eta Venezuelatik kanpo atera dituzte.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 118. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus