Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

portu 1 iz itsasontziak babes hartzeko, edo karga hartu edo uzteko leku egokia, berezkoa nahiz eraikia. ik kai.

Portu bat zuen Asiako salerosgaiak hartzeko, eta beste bat Italiakoak hartzeko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 35. orr.

Sasoi hartan portuak hamabosten bat enbarkazio izango zituen, ontziola ere bai konponketak egiteko, eta elur fabrika, eta beste gauza asko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 38. orr.

Donostiako portua moilarri-muturren mataza bitxia da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 85. orr.

1937ko otsailaren 27an Paris itsasontziko ganbaretako batean da, New Yorkeko portuan, Europara jotzeko prest.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 49. orr.

Pasaiako portuan ainguraturiko merkatontzi hori ikaragarri bati so.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 17. orr.

Haren yatea -hura bai yatea!- Bahiako portuan atrakatu zen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 52. orr.

Gure portu gehienek euren neguko babes eta abaro lekuak erreka eta ibaietan atondurik dituzte.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 129. orr.

Donibane Lohizunen, gauaz eta gaixtakeriaz, hamar mila pinta gasoilki nunbait han ixuri dira portuan.  Herria   2004-01-22

Portu horietan ontziek euren tankeak garbitu eta haietan gertau ohi diren hondakinak jasotzeko azpiegitura egokia egotea oinarrizkoa da.  Berria - Gaiak   2004-01-14

Zeharbide ilun batetik portu aurreko kale zabal eguzkitsura iritsi nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 208. orr.

Ezagutzen ez nuen hiri bateko portu aldera nindoala.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 205. orr.

Kezka iturri da oraindik Nikisko portu parean hondoa jota dagoen Seabulk Pride petroliontzia.  Berria - Gaiak   2006-02-04

Zenbat eta portu alderago, hainbat eta ozenago zalaparta.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 271. orr.

Pasaiako portu inguruko pabilioiek osatu perfilak bazuen hortzadura izorraturik zuen agure zahar baten ahoaren antza.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 15. orr.

-Gure bizitzak itsasontziak dira, portuz portu dabiltzanak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 65. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Sirakusak ere bi portu ditu, elkarri bizkarra ematen diotenak: portu handia eta portu txikia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 443. orr.

Arrunt gogoan dut nola iragan nuen goiz hura Marsellako portu zaharrean.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 57. orr.

Itsasontziak ekaitzetik babesteko egokiak diren berezko portu naturalik ez baldin badago, [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2590. orr.

Portu industrial peto-petoa da Bilbokoa.  Berria - Ekonomia   2006-02-14

Faby jauna, Bouvilleko portu autonomoko administrazio kontseiluko burua.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 161. orr.

Rodaskoak beren ondo hornitutako flotarekin portu nagusian sartu zirenean [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1230. orr.

Horiek ere portu babestura iristen dira.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 83. orr.

Portu ederra izango da, behin atrakatu ondoren edonongo haizeetatik gordean egongo zaretelako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 248. orr.

Lakua ireki zuen itsasora eta lakuarekin hiribilduarentzat portu eder bat egin zuen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 690. orr.

Gau gaiztoetan, portu ezkutuetan sartzen zarete, jauntxoen yateek ezagutzen ez dituzten horietan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 231. orr.

Ezkerreko aldearen azpian ezkutuko portu bat geratzen da mendien magalean gordeta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1230. orr.

Laborarien karrika esaten nion nik, eta biziki atsegin nuen, lekuz kanpokoa eta paradoxikoa zelako merkataritzako portu batean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 270. orr.

Portu sekulakoak ontzi sekulakoekin milioika salgai garraiatzeko.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 106. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Portu-hiri guztietan bezala, Triesten ez zen ostaturik eta apopilo-etxerik falta.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 225. orr.

Portu sarreran olatu itsuak barraren kontra lehertzen zirela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 405. orr.

Portu sarrerako labarretan ez baina hurbilago ordea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 167. orr.

Hong Kongeko finantza, merkataritza eta portu-logistika.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 77. orr.

Zaharrok portu-muturreko hormaren pazientzia zementuzkoa ere ahituko genukeelako.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 289. orr.

Gero, kartzelatik irtendakoan, gabarra-gidari edo portu-zaindari lanpostu bat emango didate.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 528. orr.

Portu agintaritzako presidenteak emandako datuen arabera.  Berria - Harian   2005-12-28

Pasaiako Portu Agintaritzak begi onez hartu du egitasmoa.  Berria - Harian   2005-12-28

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Baina beraien eta babes-portu haren artean uharri apartsu eta trumoitsuak zeuden.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 376. orr.

Handik ordu pare batera, elurrak ia erabat zuritu zuen itsas portua.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 217. orr.

Efesoko hiria, Herostratos-en sorterria, Kaistroaren bokalean hedatzen zen, bertako bi ibai-portuekin, Panormoko kairaino.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 33. orr.

Obran hasiak dira Hendaian kirol-portua handitu beharrez, 115 untzi gehiago kokatzeko gisan.  Herria   2004-02-12

Cojimar-eko auzo bat zen, Ernest Hemingwayk Kuban bere unerik goxoenak igaro zituen arrantzale portu txikikoa.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 139. orr.

Ikatza eta egurra hartzeko makineria onenaz hornituriko merkataritza-portua bihurtu dute Bouville.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 146. orr.

Arrantza portua arrapiztu zen duela hogoita-zonbait urte, untzi batzu Donibane-Ziburutik joan baitziren Hendaiarat.  Herria   2002-11-07

Petrolio-portu bat da, ikusiko duzu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 22. orr.

Ziklo konbinatuko zentrala egin nahi dute Pasaiako kanpo portuan.  Berria - Harian   2005-12-28

Jaimanitas-en [...] Habanaren mendebaldean zegoen auzo-portu bat.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 181. orr.

5 irud/hed

Gau hartan kondesaren gorputza portu eta babes izan zitzaion Irisarriri, nekearen bizigarri, izuaren lasaigarri.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 118. orr.

Pentsatu nuen liburu-denda hura marinel bakarti askoren portu txiki bat izango zela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 221. orr.

6 mendatea.

Deskarga portuaren oinean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 45. orr.

7 portu franko zergak pagatzetik libre dagoena.

Ekonomiazko merkataritza egiten duten estatuetan, portu franko bat ezar daiteke.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 17. orr.

Hamaseigarren mendean, Caracasko Konpainiak [...] Pasaian zeuzkan bere portu frankoa eta bere biltegiak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 127. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

algortako portu zaharrean (3); arrantzale portu (4); azken portu (4); babes portu (4); itsas portu (6); itsasoko portu (3); kirol portu (7); kirol portu bat (3); pasaiako portu agintaritzak (6); pasaiako portu agintaritzako (6)

portu agintaritzak (12); portu agintaritzako (9); portu agintaritzako presidente (3); portu agintaritzako presidenteak (3); portu aldean (9); portu aldeko (4); portu aldera (12); portu aldetik (3); portu barruan (7); portu bazter (10); portu bazterrean (9); portu bazterreko (3); portu berri (9); portu berri bat (5); portu berria (12); portu berriak (4); portu berriaren (7); portu burua (4); portu buruak (6)

portu eder (3); portu frankoa (4); portu handi (4); portu handia (3); portu hegi (6); portu hegi hortan (6); portu hegiko (3); portu herria (3); portu hiri (3); portu hori (10); portu horietan (3); portu horretara (3); portu hortako (3); portu hura (3)

portu inguruan (3); portu inguruko (4); portu nagusia (3)

portu onak (3); portu ondoan (6); portu ondoko (7); portu osoa (5); portu ttipia (3); portu txiki (5); portu txiki bat (3)

portu xaharra (4); portu xaharrean (3); portu zaharra (5); portu zaharrean (14); portu zaharreko (4)

porturik portu (6); portuz portu (7)

azken portua (3); gaur egungo portua (4); itsas portua (4); kanpo portua (28); kanpo portua egiteko (3); kanpoko portua eraiki (3); kirol portua (12); pasaiako kanpo portua (12); pasaiako kanpoko portua (4); pasaiako portua (13); portua egin (4); portua egiteko (4); portua eraiki (4); portua handitzeko (3); portua utzi (3)

babes portuak (3); kanpo portuak (5); portuak merkantziak ateratzeko (4)

hiriko portuan (7); kanpo portuan (5); kirol portuan (8); portuan ainguraturik (3); portuan ainguratuta (3) portuan lan egiten (3); portuan lehorreratu (4); portuan lotu (3); portuan sartu (6); portuan sartzen (3); portuan zegoen (6); portuan zehar (3)

kanpo portuaren (20); kanpo portuaren alde (3); kanpoko portuaren (3); pasaiako kanpo portuaren (8); portuaren alde (3); portuaren aurka (4); portuaren ondo hortan (3); portuaren parean (3); portuaren proiektua (4)

portuari begira (5)

portuetako ingeniarien (4); portuetako langileen (3); ubideetako eta portuetako (5)

hango portuetan (3)

azken portuko (6); pasaiako portuko agintaritzako (5); portuko agintaritzak (7); portuko agintaritzako (6); portuko agintaritzako presidenteak (4); portuko erretegian (17); portuko langile (5); portuko langileen (4); portuko merkantziak (3); portuko ontzi (4); portuko sarrera (5); portuko soto (3); portuko tabernan (5); portuko trafikua (6); portuko ur (4); portuko uretan (7); portuko uretara (4)

azken portura (5); gure portura (4); portura ekarri (4); portura ematen (4); portura ematen zuen (3); portura eraman (7); portura heldu (3); portura iritsi (20); portura iritsi ziren (4); portura itzuli (5); portura jaitsi (3); portura joan (6); portura sartu (3); portura sartzen (6)

porturako bidea (4); porturako bidean (3)

porturik portu (6)

portutik abiatu (4); portutik abiatu zen (3); portutik atera (6); portutik gertu (5); portutik hogei miliatara (3); portutik hurbil (5); portutik irteten (3); portutik merkantziak ateratzeko (3)

portuz portu (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus