Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pretore iz antzinako Erroman, magistratu judiziala, legea betearazteko eta interpretatzeko ahalmena zuena.

Zenbait aitak ez zuten izena eman erroldan, beren jarauntsia alabari utzi ahal izateko; eta pretoreek juzgatu zuten hala eginda letra bortxatzen ez zenez, ez zela Lege Vokoniarra bortxatzen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 186. orr.

Senpronio Aselo pretoreak zordunei legeen arabera jokatzen utzi ondoren, hartzekodunek hil egin zuten, berritu ezineko zurruntasun bat gogora ekartzeagatik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 92. orr.

Jokoen ospakizunak direla-eta pretoreek eta agintariek urtero hainbat mekanismo prestatu behar izaten dituztenez, [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4610. orr.

Erroman, adin gutxiko bat lapurretan harrapatzen zutenean, pretoreak nahi adina zigorkarazten zuen, Lazedemonian bezala.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 259. orr.

Pretoreen ediktuak, kontsulen ordenantzak, edilen araudiak, juriskontsultoen erantzun edo erabakiak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 44. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus