Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prezepzio iz erregeak edo kidekoak lege jakin baten kontra eginiko gutuna.

Lege asko zeuden ezarrita, baina erregeek alferriko bihurtzen zituzten lege haien kontra egindako prezepzio izeneko gutunen bidez.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 310. orr.

Prezepzioak ematen zituzten legez kontrako ezkontzak egin zitezen; oinordekotzak aldatzeko ere ematen zituzten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 310. orr.

Ahaideek legeak ezarritako ordenaren arabera izan ziren oinordeko; neska, alargun edo lekaimeekin ezkontzeko prezepzio guztiak indargabetu ziren, eta zigor larriak ezarri zitzaizkien haiek lortu eta erabiltzen zituztenei.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 311. orr.

Erregeek hitz eman zuten ez zizkietela beren gizon libreak kenduko leudeei, eta ez zituztela emango eliz ondasunak prezepzioen bidez; hortaz, elizgizonek eta nobleek bat egin zuten beren interesetan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 336. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus