Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
segmental izond segmentuei, bereziki hots kateko segmentuei, dagokiena.
Kontsonante eta bokal ordezkatze segmental horien ondoan, kanpotarren hizkeran ezaugarririk nabarmenenetakoa "doinua" izaten da. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 44. orr.
Garbi dago, beraz, prosodia dela gertakizun segmentalen gertaleku, eremu. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 129. orr.
Silaba-egituraren aldaketak ikuspuntu segmentaletik aztertu izan dira. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 134. orr.
Merezi du gai honetaz gogoeta egitea, maiz ahazten baititugu baldintza prosodikoak, ziurrenik segmentalak baino gaitzago direlako deskribatzen eta sailkatzen. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 68. orr.
