Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
silabatze iz silabaka ahoskatzea edo zatitzea. ik silabazio.
Ez da erraz jakiten hizketaren prozesatzean, pentsaturiko esaldia ahozko hizketa bilakatu bidean, zein momentutan gertatzen den silaba, silabatzea. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 134. orr.
Gorago aipatu bezala, silabatzearen kokalekua oso azaleko liteke ahoskeraren eratorpenean. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 135. orr.
Esango genuke silabatzea (non gertatzen, sortzen den silaba) ez dagoela sakonean, baizik eta sakon hori (pentsatutako esaldia), azaleratzeko abian jartzen denean, erabat azaleko errealitate fisiko bihurtu bitarteko bidearen punturen batean. Lourdes Oņederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 135. orr.
