Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ehun eta hogeita hamar urte zituela, Adamek semea sorrarazi zuen, bere antz eta irudikoa. Elizen arteko biblia Has 5,3
Arrautza horretan daude eraikuntza-materialak: proteinak, koipeak, azukreak, mitokondrioak, eta gunea, hantxe baitaude irarrita eulia sorrarazteko behar diren aginduak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 63. orr.
Animalia heldu baten egitura, hain zuzen, hura sorrarazi duen enbrioiaren garapenaren emaitza da. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 12. orr.
Mota guztietako zuhaitzak sorrarazi zituen lurretik Jainko Jaunak, zuhaitz ikusgarriak eta fruitu gozodunak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 18. orr.
Tomate berezi batzuk sorraraz ditzakegula gure baratzeetan, ondu ondoren denbora askoz ere luzeagoa beharko dutenak usteltzeko. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 113. orr.
Berehala ekin nion, ama hornitzaile erabiliz, ni zigotoa eraldatzeari eta nire gorputza eratzeari, segundo oro 300.000 zelula berri sorraraziz. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 96. orr.
Hiesa sistema immunearen gaixotasun bat da, GIB delako birusak sorrarazia. Berria - Gaiak 2006-03-29
Uharteak sorrarazitako uhinak zabalduz-zabalduz balihoaz bezala. Iñaki Iñurrieta «Kuskue tanden», 2004 - 223. orr.
Bere bizitzaren seiren bateko gaztetasuna izendatu zion Jainkoak; hamabiren bat gehiago eman ondoren, bizar beltza sorrarazi zion. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 382. orr.
Hezur zaharrez inguratua, hezur gazteak sorrarazi nahi izan zituen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 130. orr.
Kausa horiek guztiek bildurik malkoak sorrarazi ahal izan dizkidate eta erranarazi, neure ustez arrazoiz, dohakabea nintzela. Jon Muñoz «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 98. orr.
Bertsolariaren helburu nagusia entzuleen artean "emozioak sorraraztea" dela. Koloreak "afektuzko nolakotasuntzat" sailkatzen dira afekzio batetik datozelako, adibidez lotsak sorraraziriko gorritasuna, beldurrak eragindako zurbiltasuna. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 177. orr.
Jendetzek klaustrofobia sorrarazten zioten. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 26. orr.
Eritasuna, batzuentzat, aztikeriaren batek sorrarazia da; beste batzuentzat, berriz, mikrobio batek edo birus batek eragindako infekzioari zor zaio. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 168. orr.
Pertsonak berak ere, baita obratik aparte ere, interes bizia sorrarazi du. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 9. orr.
Adibide horiek irribarrea sorraraziko ligukete. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 98. orr.
Gero eta zailagoa da irakurleongan suspentsea sorraraztea osagai ezagun hauek erabiliz. Berria - Kultura 2006-05-02
Egoera horrek, 1980ko hamarkadan, nolabaiteko ezinegona sorrarazi zuen bi arrazoi nagusi hauengatik: [...]. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 248. orr.
Zeresan ugari sorrarazi zuen uharteko gertakizunak. Iñaki Iñurrieta «Kuskue tanden», 2004 - 221. orr.
Orduan ez zen arduratzen mekataritzaz; Indietako itsasoa aurkitzeak bakarrik sorraraziko zion pentsamendu hori. Zergatik haserretuko zinateke zuk sorrarazi duzun sentimendu batez? ETXEA hitzak sendimendu berezi bat sorarazten du herritar guzien gogoan. Iñaki Iñurrieta «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 38. orr.
Bezperako irakurketek sorrarazitako sumina uxatzeko premian zen. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 331. orr.
Bada hemen gauza ilun bat, errakuntza sorrarazi diena, eta berau laburki azalduko dizut. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 131. orr.
Ustegabeko kasuek usadio berriak sorraraziko zituzten, ezbairik gabe. Iñaki Iñurrieta «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 247. orr.
Damu dut zuri hainbeste endredo sorrarazi izana. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 181. orr.
Zinemako distantzia da inoiz irudiak sorrarazi dituen distantziarik laburrenetakoa. Ramires e Ramires Lda. enpresarekin bat egiteko proposamena onartu zuela Ramires-Araujo Lda. sorrarazteko. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 107. orr.
errespetua sorrarazten (4); nazka sorrarazten (3)
