Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sustraidun 1 izond sustraia edo sustraiak dituena.
Arrazoi sustraidunak tartean direla erdietsi zuen hark dibortzioa; ordutik hona, haren egintzak, ordura arteko gaitzak menderaturik, beraren egoera hori ezerezten dio eta ordaindu beharreko kalte handiak ere egiten. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 73. orr.
2 izlag sustraiko.
Ezaguna da Fermin Muguruzak izugarri maite dituela Jamaikako sustraidun doinuak. Berria - Kultura 2004-03-10
45 lagun, gutiz gehienak euskaldunak, zonbaitzu haatik ez euskaldunak bainan hala ere euskal sustraidunak, joan ginen Argentinara. Herria 2005-03-03
Geroztik, estiloaren etengabeko birmoldaketan oinarrituriko ibilbidea garatu du, blues sustraidunetik elektronikaraino esparrua hartuz. Berria - Kultura 2006-04-20