Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

teorema iz froga daitekeen perpausa, beste axioma edo teorema batzuetatik ondorioz ateratzen dena.

Teorema andana bat, zenbaki perfektuei, binomioaren formula orokortzeari, grafo konexuei dagozkienak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 393. orr.

Han bazeukaten ausartzea, gogoak eman ahala, formulekin eta teoremekin, proposizioekin eta arrazoibideekin borrokan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 140. orr.

Talesen teorema edo Proportzioen teorema.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.

Fermaten Azken Teorema (FAT) deitzea erabaki zuten.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 427. orr.

Zer dio Pitagorasen teoremak?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 135. orr.

Stephen Hawking eta Roger Penrose fisikariek «berezitasunen teoremak» aurkeztu zituzten 1960ko hamarkadan, zulo beltzen portaera deskribatzeko.  Berria - Gaiak   2004-07-23

Teorema baten froga formulen segida finitu bat baino ez da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.

Segidaren azkeneko formulak frogatutako teorema izan behar du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.

Liburu horretan, teorema bat frogatu zian Pascalek, plazaratu zenean oihartzun handia izan zuena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 354. orr.

Jainkoaren izatea eta arimaren hilezkortasuna Matematikako edozein teoremaren ebidentzia berberarekin froga daitezkeela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 283. orr.

Horietatik dedukzioak egiteko inferentzia-erregela batzuk zehazten dira eta, horrela, gure logikaren teoremak deduzituko dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.

-Egon lasai, izaki idealei baizik ez dagozkie teoremak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 41. orr.

-Orokorra da, dudarik gabe, teorema; neurketa, ordea, zeharo partikularra.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 56. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pitagorasen teorema (11); talesen teorema (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus