Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tornuzil iz landu behar diren piezak tinko lotzeko gailua, bi barailak eta torloju birakari batek osatua.

Tornuzila bera mahaiaren ertz batean tenkatuta zeukan.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 107. orr.

Pieza luze kurbatu gabe bat hartu eta tornuzilean tenkatu zuen, eta ondoren arkatzez idatzi zuen izena letoi gainean, letra biribilez.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 110. orr.

Tornuzilean finkatutako metal pieza bat grabatzen ari zen, esku batean zizela eta bestean mailua hartuta.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 107. orr.

Tornuzilean tenkatutako pieza askatu zuen esku batez, besteaz plakari heltzen ziola.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 109. orr.

Tornuzila lasaitu, gainazalean putz egin eta zapi Sidolez doi bustiaz igurtzi zuen, eta gero berak jarri zion bezeroari eskumuturrean, metal malgua kurbatuz.  Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 110. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus