Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elvis Costello bozgorailuetatik, baina ez ozenegi ere; areto zabalean zehar, paretetan itsatsitako tresillo belus gorriz tapizatuetan edo mahai beltzez lakatuen inguruko aulkietan eserita daudenek eztarria eta belarriak gehiegi bortxatu gabe solasean jarduteko moduan. Iņaki Iņurrieta «Kuskue tanden», 2004 - 54. orr.
Bi tresillo eroso, leun, arre kolorekoak. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 69. orr.
-Hor zeudek Zorroagako dibinoak -egiten du Hausterrek, eta seinalatutakoen aldera hurbiltzen hasten da, taldeak duen tresilloaren bizkarraldearen kontra bermatuta jarri arte, barrara begira. Iņaki Iņurrieta «Kuskue tanden», 2004 - 55. orr.
Irakasle itxurako hiru gizonezko tresilloan eserita, eta mahaiaren beste aldean ikasle izan behar duten neska-mutil batzuk. Iņaki Iņurrieta «Kuskue tanden», 2004 - 55. orr.
