Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
trigonometria iz matematikaren adarra, triangelu baten aldeen eta angeluen arteko erlazioak aztertzen dituena, eta erlazio horiek triangeluei buruzko problemak ebazteko erabiltzen dituena.
Izenak berak adierazten duen moduan, triangeluen neurketa da trigonometria. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 71. orr.
Trigonometria itzalen zientzia dela esaten da batzuetan. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 71. orr.
Ekuazioen teoria, aldaketen kalkulua, trigonometria esferikoa, probabilitateen kalkulua, [...]. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 87. orr.
Aukera paregabea eskaintzen zuen trigonometriak angeluak neurtzetik aldeak neurtzera igarotzeko, eta alderantziz. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 252. orr.
