Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

umeki (orobat umaki g.er.) 1 iz ume bihurtuko dena, amaren sabelean dagoen bitartean. ik fetu.

Hasieran, zelula pare bat baino ez da izaten; gero, denborarekin, arrautza osatuz joaten da, eta aurrerago umekia osatzen da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 111. orr.

Kabroi harena izan zen bere umekia... bederatzi hilabetez sabelean hazi zuena.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 133. orr.

Umekiaren jarrera hartzen dugu, urperatu nahi izaten dugu gure burua bainuontzian, auskalo zer gogoratu nahian.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 141. orr.

Umekia bezain kuxkur belaunikatu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 61. orr.

Alta legeak debekatzen du medikuari umakiaren sexuaren salatzea.  Herria   2005-04-14

Okerka zetozen umeki zailak bakarrik nituen nik gogoko, nire adimenari apustu egiten ziotenak, eta bereziki, gizaki berriaren hil edo biziko borroka nire esku geratzen ziren uneak nituen maiteen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 99. orr.

Giza umekiak, bost hilabete inguru dituela, ile-jantzi nabarmena du bekokian eta buruan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 82. orr.

2 irud/hed

Zibilizazio abortatuak: zibilizazio hauen umekiak abortarazi egin zituen latzegiak ziren hainbat erronkari erantzuteko ahaleginak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 413. orr.

Bata hiltzen ari den edo hildako zibilizazio baten eta bere ondorengo umeki edo jaioberriaren arteko gurasotasun eta filiazio harremana.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 278. orr.

Soin-enborrean, bizkarrezurrean, oinen puntan sentitzen nuen melodia jaiotzen, bizirik jaiotzen zen gainera, garai batean bezala; umeki hila zen, ordea, eskuin eskura isuri ezin zuen gorputz guztiko irrika hura.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 127. orr.

3 (abeerena)

Iparreko departamendu bateko bahimendu batzordeek, esate baterako, ernari zeuden bigak bahitu zituzten, eta hala hiltegiak umekien hilerri bihurtu zituzten.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 74. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abortatutako umekien (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus