Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euskal Y-aren egitasmoan 28 zati bereizi dira. Berria - Harian 2006-04-25
Ez nuen eskua soilik galdu: besoaren zati handi bat ere bai. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 122. orr.
Garuneko bi zatiri egiten die kalte bizkarrezurreko min kronikoak: talamoari eta kortex prefrontal dortsolateralari. Berria - Gaiak 2004-11-26
Horra nola zen gertatu Frantzia bi zatitan ezarri zuen haustura. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 63. orr.
Hiru zati dauzka: glandea, edo mokoa; zurtoina, eta zuztarrak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 227. orr.
Labana hartu eta librako ogitik hiru zati ebaki zituen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 79. orr.
Gero, aitak bere ogia sei zati egin zuen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 26. orr.
Hango ogia jatean, zati bat bereizi eta Jaunari eskainiko diozue. Elizen arteko biblia Zen 15,19
Mandarina zuritu eta zati bitan banatu zuen; atal batzuk alde batera, besteak bestera. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 138. orr.
Elkartasun-oparia Jaunari eskaintzean, eskaintzaileak Jaunari dagokion zatia aurkeztuko du. Elizen arteko biblia Lb 7,29
Soilik greziar zipretarren zatiko biztanleek izango dute bozkatzeko aukera. Berria - Mundua 2004-06-12
Munduko zati berean bi mila urte geroago. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 35. orr.
Mendixkaren zati horretatik ehun bat oineko jauzia zegoen Tom ibairaino. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 304. orr.
Kostaren zati horretan ez dago farorik, ez porturik. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 158. orr.
Ez, zati bat bakarrik, ez Euskal Herri osoa. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 24. orr.
Oregondik Los Angelesera eta Ozeano Baretik Nevadako erdiraino, 400.000 km2tik gorako zati handi batean nabaritu zen lurrikararen ondorioa. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 56. orr.
Zuzenak zirkulua bi zati berdinetan zati dezan, zentrotik pasatu behar du nahitaez. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 39. orr.
Koadroaren zati bat ikusteko moduan zegoela. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 110. orr.
Feudoak bizi artekoak zirenean, ez zegoen feudoaren zati bat ematerik, azpifeudo gisa betiko edukitzeko. Iñaki Iñurrieta «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 347. orr.
Nork bere feudoari zatia kentzea. Iñaki Iñurrieta «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 347. orr.
Angelu bat bi zati berdinetan erdibitzeak erdikariak eraikitzea dakar. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 157. orr.
Diruaren zati bat familiaren zorrak ordaintzen joaten zitzaion. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 321. orr.
Telebista edo irratietan emititutako irudi edo soinu zatiek, ezingo dute 45 segundo baino luzeagokoak izan. Berria - Harian 2005-10-27
Lizuna duen zatia ebakiko dio jantzi, larru nahiz ehunari. Elizen arteko biblia Lb 13,56
Eremu horretatik, zati bat, karratua -berrehun eta berrogeita hamar metrokoa luze-zabalean-, tenpluarentzat izango da. Elizen arteko biblia Ez 45,2
Goiko esferak egiten duen eguneko mugimenduaren bitartez gainerako esfera guztiak mugitzen direlako, zatia guztiarekin mugitzen den bezala. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 181. orr.
Bev errepresio-aparatuaren zati dela uste duzu? Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 121. orr.
Nire zati batek hegan egin nahi zuen eta Taniaren ondora itzuli. Jon Muñoz «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 264. orr.
Estrabonek aipatzen duen Polibioren zati batean ikusten denez, [...]. Iñaki Iñurrieta «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 47. orr.
Piknostiloak altueraren zortzi zatiko diametroa izango balu, kolomarteen itxitasunaren eta estutasunaren eraginez, oso itxura zarratua eta desatsegina hartuko luke tenpluak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1610. orr.
Bi minutuan osatzen zituen bostehun zatiko puzzleak umetan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 209. orr.
Zerbait beste zerbaiten zati izateko, osoa den hori behar da eta, ba al dute hori gizonek? Lourdes Oñederra «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 91. orr.
Gazteriaren zati handi baten gainbeheraren erantzule egin zituzten drogak. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 92. orr.
Nolatan ez da hartzen linguistikaren zientzia, psikologiaren zati gisa? Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 33. orr.
Sindromea nortasunaren zati bihurtu zaiola ere sentitzen du. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 113. orr.
Honela eliza bat zibilizazioen ugaltze-sistemaren zati litzateke. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 100. orr.
Administrazioaren zati handi bat presoen eskuetan uzten zuten. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 12. orr.
Burtsan ez dago garbi osotasuna eta zatien batura gauza bera diren. Berria - Ekonomia 2006-04-07
Hark mundura dakarren dohainaren zatia delako. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 25. orr.
Erakunde terrorista bateko zati direlakoan. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 8. orr.
Osotasun baten zati gisa, hots, begiespenen lotura sintetikoa den esperientziaren zati gisa. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 35. orr.
Estetikan gertatzen den eraldaketa hori, halere, mugimendu filosofiko handiago baten zati bat da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 238. orr.
Gure garaiotako masen kulturan kulturaren zati handi bat bakarka eta pribatuan kontsumitzen da. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 54. orr.
Printzipio hauek izan duten famaren zati bat gestaltisten lege-hotseko hizkuntzari zor zaio. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 70. orr.
Ez omen da sekula etxetik osorik alde egiten, oroitzapen eta sentimenduen zati inportante bat etxean gelditzen omen da. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 151. orr.
Hala ere, zerua beti da oraina; lurra, aldiz, iraganaren zati bat besterik ez, mendeek, gurinezko azala bailuen, izur-ireki dutena. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 178. orr.
Kausalitatea da, ondoren, Fisikaren bigarren liburuko zati handiena hartzen duen gaia. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 54. orr.
Urtearen zati handiena itsas zabalean iragaiten zuen arrantzale batekin ezkondua zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 18. orr.
Kalteturiko zati txikiak, bada, berehalaxe konpontzen dira. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 208. orr.
Estrukturalismoaz esaten dena esan daitekeenaren zati txiki-txiki bat besterik ez da. Lourdes Oñederra «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 18. orr.
Lisa, zutik, odolki zati bero-bero bat jaten ari zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 141. orr.
Zati berdinetan banatuko duzue lurraldea. Elizen arteko biblia Ez 47,14
Konturatuko zara ez dituzula paperak hartu, pasaportea itsasoaren zati izoztu horretan galdu duzula. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 378. orr.
Mutikoa zuhaitzaren zati elurtu baten gainean jarri zen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 292. orr.
Bi zati orokorretan banatzen da sarrera hau. Horiek izan ezik, zati narratibo guztiak bildu ditugu hemen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 7. orr.
Kritikaren zati analitikoan frogatzen da espazioa eta denbora sentsuzko begiespenaren formak baino ez direla. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 2627. orr.
Ez nuen aurreikusten nikelaren bereizgarritasun magnetikoari buruzko nire teoriak zati funtsezko batean erraturik zegoela. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 112. orr.
Azkeneko zati garden horrek, korneak, eragiten du argi-izpien konbergentziaren parte gehiena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.
Ez dugu ahaztu behar autoek gero eta zati elektroniko gehiago dituztela. Berria - Gaiak 2004-07-01
Lehen zatian, Platonez ari da, haren bizitzaz, haren lehenengo elkarrizketez eta teoria politikoaz eta elkarrizketa metafisikoez. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 7. orr.
1224ko irailaren bigarren zatian edo urriaren lehen egunetan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 40. orr.
Lehen zatiko azken minutuetan Baionak berriz ezarri zuen Paris zailtasunean. Berria - Kirola 2004-02-11
Gertakaria 1225. urteko bigarren zatikoa da. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 359. orr.
Morganek agerian jarri zuen kromosoma homologoen arteko zati-trukeen bidez birkonbinatzen direla geneak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 51. orr.
Tw formaldatzeak [...] what will he eat "zer jango du" edo what has he been eating "zer jaten egon da" gisako zati-galderak ere azal ditzake. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 102. orr.
Koadroa zati bakoitzak bere espaziozko logika -eta askotan bere denborazko logika berezia ere bai- duen zati-collage bat bezala antolatzea. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 219. orr.
Opil bana, haragi-zati bana eta mahaspasa-opil bana eman zizkien. Elizen arteko biblia 2 Sm 6,19
Hil aurretik anaiei azaldu zien maitasuna, bakoitzari, Kristok bezala, ogi zati bana emanez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 699. orr.
Sakelak pastel-zatiz beteak zituzten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 130. orr.
Mikroorganismoak aurkitu dituzte 115 milioi urteko anbar zati batean. Berria - Gaiak 2004-06-04
Asiatik eramandako banbu zatietan. Berria - Gaiak 2004-09-15
Han topatu genuen kandela zati bat piztu eta lauron erdian jarri genuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 347. orr.
Izara zati bat gerrian lotu eta Bilboraino joan zen oinez. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 299. orr.
Metraila-zati batzuk zituelako belaunean sartuta. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 104. orr.
Pergamino-zati handi bat zen, karratua eta oso higatua. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 157. orr.
Larru-zati haiek oin karratu batekoak ziren, orladunak eta diseinuz apainduak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 77. orr.
Haurra, gorputz-zati guztiak beren kokapen normalera itzulita, sendaturik gertatu zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 873. orr.
Eskoriatzako Udalak Arlaban-Eskoriatza autobide zatiko azterketa eskatu du. Berria - Euskal Herria 2004-04-27
Etxebizitza eman zion Hadadi, bai eta janaria eta lur-zati bat ere. Elizen arteko biblia 1 Erg 11,18
Goi-ordoki mortuaren erdia zeharkatzen zuten horma zati hondatuak. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 471. orr.
Doinu eta kanta-zatiak igarotzen zaizkio lasterka buruan. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 11. orr.
ADN zati horietariko bakoitzak kate polipeptidiko bat ekoizten du, eremu bati dagokiona: proteina-eredu bat, alegia. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 61. orr.
Zuei dizuet emango Kanaan lurraldea hauxe da zuen ondare-zatia. Elizen arteko biblia 1 Kro 16,18
Irudikapen-lana, hain zuzen, diegesi bat, edo diegesi zati bat irudi bihurtzean datza. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 231. orr.
Esate baterako txokolate beltz zati bat eskaintzen zidanean, oroitzapen samurrak ekartzen baitzizkidan gogora. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 48. orr.
Gibelean, hamabi oin karratuko baratze landu bat, zur erre zatiz betea. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 147. orr.
Neskak orduan aloe egur zati bat atera zuen, eta ezpal bat kendurik, sutara bota zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 73. orr.
Terrazan eseri nintzen sagar-tarta zati bat jatera. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 173. orr.
· Bizidunak, elkarren irudikoak ginen, handikoiak eta burlariak halaber, ADN firindila bikoitz zatiz moldatuak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 126. orr.
Urte haren zati bateko kontsulen izenen arabera. Iñaki Iñurrieta «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 109. orr.
Baina Jaungoikoaren eraginez zati baten ez dira hondatzen eta zati baten osasuna berreskuratzen dute hondatutakoek. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 201. orr.
Esan eitekean Rufino zati baterako kontsolauta geldituko zala. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 14. orr.
256 zati 365 egin dut; 0,701369 ematen du horrek. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 428. orr.
2 zati 3 zati 5, zenbat da? Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 309. orr.
Zenbakiak faktore lehenetan deskonposatzen eta zati 2, zati 3, etab. egiteko irizpideak ikasi. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 276. orr.
AB barra zati AC barra berdin A prima B prima barra zati A prima C prima barra. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.
Bat gehi bat zati bi gehi hiru ber bi zati bi gehi bost ber bi zati bi gehi zazpi ber bi zati bi gehi bederatzi ber bi... Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 400. orr.
Hizkuntzari dagokionez, joera bi nabari dira: osoz edo zatiz euskalkian oinarritu zena da bata, eta Leizarragaren bidea, bestea. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 27. orr.
Klaustroko bazter batean, ojiba luzexka batzuk, tapiatuak zatiz, gela misterios antzeko baten inguruan hedatzen dira. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 199. orr.
Liburu horiek izkiriatzen hasi eta jada zatiz bederen osaturik neuzkanean. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 32. orr.
Ekaitzak bi zati egin zuen masta, lemazaina buruan jo, eta buruko hezur guztiak kraskatu zizkion. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 88. orr.
-Bestela, bi zati egingo dut kandela, eta bat hemen utziko dizut, poxpoloekin. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 145. orr.
Bularra zati bi egingo diat, hik aitari gurutzea nola jarri hion, halaxe. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 373. orr.
Egun haren garrantzia argi azaldu zitzaidaan; nire bizitza bi zati egin zidaan, lurrikara batek erdibitutako lurralde baten antzera. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 168. orr.
Irribarrea bi zati egin eta bat-batean hasperen bihurtu zen, baina ez zuen dardararik egin edo begirik itxi. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 220. orr.
«Gerrak erdibitutako gizona» izan zen Artetxe, eta barrua bi zati egina izate horrexek eraman zuen «bakezko zubigintza eta bitartekotza paregabea eta emankorra» egitera. Berria - Kultura 2006-03-12
Beti aurrera egiten duen bizitzaren oldarrak zati-zati eginda utziko du eraikin hauskorra. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 271. orr.
Belak zati-zati egin ziren eta, itsasontziak, gobernatu ezinik, hondoa jo zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 194. orr.
Lau zigor-mota bidaliko dizkiet: gerra, hiltzeko; txakurrak, zati-zati egiteko; hegazti harrapariak eta basapiztiak, irentsi eta haiekikoa egiteko. Elizen arteko biblia Jr 15,3
Piztiaren batek zati-zati egin duela uste dut. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 125. orr.
Piztiaren batek zati-zati egin duela uste dut. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 125. orr.
Parisen, hiri katolikoa inon katolikorik bada, duela bortz egun, miliziakoek zati-zati eginen zuten, beren alabardekin, Kalbinoren alaba blasfemaria. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 17. orr.
Barrutik zati-zati eginda eta pipiak janda sentituko edo balitz bezala. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 44. orr.
Pentsatzen dut ez didazula esango zergatik bidali nahi ninduzun etxera zati-zati eginda, ezta? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 151. orr.
arazoaren zati (8); argazki zati (8); arimaren zati (7); aurrekontuaren zati (9); azal zati (7); azken zati (7); bere zati (31); beste zati (51); beste zati bat (24); bi zati (112); bi zati berdinetan (9); bi zati ditu (13); bide zati (9); bidearen zati (24); bidearen zati bat (9); bigarren zati (64); bigarren zati osoa (9); bihotzaren zati (8); bizitzaren zati (15); bizitzaren zati bat (9); denboraren zati (9); diruaren zati (14); diruaren zati bat (9)
egiaren zati (10); egunaren zati (7); egunkari zati (12); ekoizpenaren zati bat (9); errealitatearen zati (11); errepide zati (9); euskal gizartearen zati (19); euskal herriaren zati (12); gizartearen zati (62); gizartearen zati bat (14); gizartearen zati baten (8); gizartearen zati garrantzitsu (7); gizartearen zati handi (12); gorputz zati (13); gorputzaren zati (7); gorputzeko zati (8); hainbat zati (11); haragi zati (12); herriaren zati (18); herritarren zati (14); herritarren zati handi (8); hesiaren zati (10); hiru zati berdinetan (7); hirugarren zati (8); historiaren zati (19); historiaren zati bat (9); honen zati bat (8); horren zati bat (29)
ikus zati honetako (7); izotz zati (8); lanaren zati (15); lanaren zati bat (9); lehen zati (65); lehen zati horretan (7); lehen zati osoan (10); lehenagoko zati (11); lehenagoko zati batean (11); lur zati (39); lur zati bat (12); lurralde zati (9); lurraldearen zati (8); mila zati (10); munduaren zati (12); musika zati (14); nortasunaren zati (7)
ogi zati (23); ogi zati bat (13); oihal zati (13); ondarearen zati (7); paper zati (31); paper zati bat (15); pastel zati (9); pergamino zati (10); produkzioaren zati (12); produkzioaren zati bat (7); prozesuaren zati (7); publikoaren zati (7); soldataren zati (10); soldataren zati bat (7)
zati bakarra (8); zati bakoitza (20); zati bakoitzak (18); zati bakoitzaren (11); zati bakoitzean (27); zati bana (13); zati bat baino (19); zati bat baizik (15); zati bat bakarrik (7); zati bat berreskuratu (7); zati bat da (38); zati bat eman (12); zati bat galdu (7); zati bat hartu (11); zati bat zen (11); zati berdinetan (24); zati bi (22); zati bitan (13)
zati egin (27); zati eginda (11); zati egingo (9); zati egiteko (7); zati egiten (9); zati garrantzitsu (27); zati garrantzitsu bat (18); zati garrantzitsua (10); zati gisa (16); zati guztiak (35); zati guztien (7); zati handi (274); zati handi bat (189); zati handi batean (20); zati handi batek (32); zati handi baten (13); zati handia (21); zati handiak (7); zati handiena (42)
zati izan (18); zati izango (10); zati jakin (7); zati nagusi (9); zati nagusia (14)
zati on (14); zati on bat (8); zati oso (22); zati osoa (16); zati osoan (17); zati txiki (64); zati txiki bat (36); zati txikia (11); zati txikiak (11)
zati zati (35); zati zati egin (10); zati zati eginda (8)
zenbait zati (7); zeru zati (8); zisjordaniako zati (10); zorraren zati (7)
arteko zatia (11); aurreneko zatia (9); azken zatia (28); bakoitzak bere zatia (7); bere zatia (22); beste zatia (12); bigarren zatia (193); bigarren zatia hasi (39); dagokion zatia (11); egunkari zatia (8); errepide zatia (9); hirugarren zatia (26); lehen zatia (198); lehen zatia amaitu (7); lehen zatia bukatu (7); lehenengo zatia (24); lur zatia (7); ondare zatia (13); paper zatia (11)
zatia amaitu (10); zatia amaitzear (7); zatia amaitzeko (12); zatia bukatu (8); zatia egiteko (7); zatia hasi (43); zatia izan (11)
bere zatiak (13); bi zatiak (22); bigarren zatiak (17); egunkari zatiak (7); gorpu zatiak (7); gorputz zatiak (8); izotz zatiak (7); lehen zatiak (13); ulpianoren zatiak (18)
aurreneko zatian (11); azken zatian (26); bigarren zatian (511); bigarren zatian ere (13); bigarren zatian zelairatu (7); gipuzkoako zatian (13); hirugarren zatian (21); lehen zatian (379); lehen zatian eginiko (7); lehenengo zatian (44); partidako bigarren zatian (7); partidaren bigarren zatian (11)
bigarren zatiaren (61); bigarren zatiaren hasieran (25); bigarren zatiaren hastapenean (8); lehen zatiaren (42); lehen zatiaren amaieran (12); zatiaren amaieran (16); zatiaren hasieran (29); zatiaren hastapenean (8)
bigarren zatiari (21); lehen zatiari (8)
bi zatien (10); zatien artean (9)
zatietako emaitzak (23)
bi zatietan (7)
bigarren zatiko (67); hirugarren zatiko (35); hirugarren zatiko obren (10); lehen zatiko (81); lehen zatiko azken (12); ubidearen hirugarren zatiko (18); zatiko obren (10)
bigarren zatira (9); bigarren zatira arte (7)
zatiren bat (37)
zatirik handiena (79); zatirik handienean (11)
bi zatitan (81); bi zatitan banatu (12); bi zatitan banatzen (9); hainbat zatitan (7); hiru zatitan (52); hiru zatitan banatu (11); lau zatitan (25); mila zatitan (27); zatitan banatu (34); zatitan banatu du (7); zatitan banatua (11); zatitan banatuko (9); zatitan banatuta (8); zatitan banatutako (7); zatitan banatzen (21); zatitan banatzen da (7); zatitan emana (8); zatitan hautsi (7)
