Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Likido arrunt horrek autozerbitzua eskaintzen die gorputzeko zelula eta ehunei. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 185. orr.
Ehunezko partikula biribilkara bat da zelularen gorputza, garro edo dendrita asko dituena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 222. orr.
Zelulen gunean daude kromosomak. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 75. orr.
Nola gerta zitezkeen zelula batetik, arrautza ernaldutik, milaka zelulak eratzea eta desberdintzea; gene berak edukiagatik hain egitura desberdin bilakatzen baitira nola nerbio, hezur, gihar, heste eta abarren zelulak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 56. orr.
Enbrioia eta zelulak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 84. orr.
Laborategi batzuek [...] lortua zuten enbrioi-tankerako zelula horiek bakartzea eta saio-hodietan mantentzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 83. orr.
Zelularen erdibitzea gobernatzen duen gene multzoa bat bera da legamiaren eta gizakiaren kasuan. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 110. orr.
Sortzeko den organismoaren forma zirriborratu; jaioko diren zelulei zeini zer toki eta zer eginkizun egokituko zaion seinalatu. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 64. orr.
Zilbor-hesteko zelulen transplante autologorik ez da inoiz egin. Berria - Gaiak 2006-03-07
Minbizia zela, zelulen garapen anarkikoak joa nintzela. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 88. orr.
Garatu ahala, kanporantz mugitzen dira epidermiseko zelulak, eta hil eta kanpoko geruza gogorra eratzen dute. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.
Trilioika ditugun zelula guztiek badute, odoleko globulu gorriek izan ezik, gune bat, eta gune horretan bada gizaki genomaren kopia bat. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 92. orr.
Globulu gorriak ez dira zelulak, hitzaren adiera arruntean, ez baitute nukleorik, ez material genetikorik. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 158. orr.
Ardi-arrautza gunegabetu batean ardi-errapeko zelula baten gunea txertatu, eta bildotsak sortu dira. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 30. orr.
Konpatibilitate handiko zelulak lortu behar izaten dira bizkarrezur muineko transplanteak egiteko. Berria - Gaiak 2006-03-07
Kutsadurak zelulak aldatzen ditu eta hortik agertzen da gaitza. Berria - Euskal Herria 2004-10-29
Zelula berriak gehitu ahala, hezur-makilan ekoitzitako hezur berriak hartzen du zelula zaharren lekua. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 29. orr.
Obozito baten gunearen lekuan, beste bat jartzen da, zelula desberdindu batetik hartua: heste, giltzurrun zein beste. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 30. orr.
Zelula mononuklearretik Nunavut herriko itsas aho hormatuetan bainatzen diren balea ikaragarrietara. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 123. orr.
Fetuaren zelula bakan batzuk aski dira jaio aurretiko diagnostiko delakoa egin ahal izateko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 132. orr.
Itxura batean trinkoa dirudien hezurrak ere badituela halako barrunbe batzuk zelula bizientzat. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 24. orr.
Zelula bizi bakunez eratutako geruza gutxi batzuk osatzen dute epidermisa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 70. orr.
Zelula hil zapalduek ematen diote larruazalari bere gainalde larrukara. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 76. orr.
Seinale elektriko bat sortzen dute zelula kontrolatzaileek, hipofisira bidaltzen dena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 196. orr.
Usaimen-mukosak 50 milioi zelula hartzaile inguru ditu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 135. orr.
Globulu gorria, zehatz esateko, ez da, zentzu biologikoan, zelula osoa, ez baitu nukleorik. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 155. orr.
Aurreneko zelula duela ehunka milioi urte agertu zen, itsasertzeko lohian. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 178. orr.
Hildako zelulak eliminatzeko exfoliantea. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 31. orr.
Koloreekiko itsutasun erabatekoa, izan ere, konoek (hau da, erretinako zelula kolore-sentiberek) duten akats baten ondorio izaten da. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 26. orr.
Kolorea sortzeko, beharrezkoa zen V4ko zelula kolore-kodetzaileetan konparatu edo korrelazionatzea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 47. orr.
Oraindik asko falta da zelula amen funtzioak zein diren ikasi eta izan dezaketen erabilgarritasuna ezagutzeko. Berria - Gaiak 2006-03-07
Odola era industrialean ekoizteko itxaropena, zelula amei esker. Berria - Gaiak 2004-12-29
Heldu baten zelula-guneak, beraz, ezgauza dira hartarako. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 30. orr.
Bi zelula-geruza besterik ez da funtsean izaki primitibo asko: barrualde bat eta kanpoalde bat. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 15. orr.
Zelula-mintzetatik igarotzeko moduko molekula bihurtu behar dira egituraren ordezko piezak edo energia garraiatzen duten substantziak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 204. orr.
Zelula ehunek ez zuten kolorea galdua. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 136. orr.
Kasuen kopuru adierazgarri batean, pitzadurak zelula-barrunbeetan amaitzen zirela ikusi zen. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 24. orr.
Zer prozesuk arautzen dituzten zelula-hazkundea eta morfogenesia. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 63. orr.
Boris Ephrussi, Frantzian, eta Henri Harris, Ingalaterran, zelula-hazkuntzaren bidez ahalegintzen ziren zelula-desberdintzea ikertzen. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 79. orr.
Mutante horietariko bakoitzak bestelakoturik zeuzkan zelula-funtzioetariko batzuk. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 15. orr.
Badira zenbait molekula talde beren horretan dirautenak, beren kargu baitituzte estu loturiko molekulok funtzio orokor batzuk, hala nola zelula-erdibitzea edo mintzetik zelularen gunera seinaleak igortzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 12. orr.
Enbrioiaren garapenaren eta zelula-desberdintzearen oinarrian dauden fenomenoetan. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 70. orr.
Gai ziren askotariko zelula motak biltzen zituzten tumor haietarikoak eragiteko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 83. orr.
Zilbor-hestea ama-zelula hematopoietikoen (odol-zelulen) sorburuetako bat da. Berria - Gaiak 2006-03-14
Erretinaren ondoan dauden nerbio-zelula, odol-hodi eta beste egitura batzuen itzal iraunkorrak ez dira ikusten. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 93. orr.
3. irudian kortex-zelulek izan ditzaketen bestelako bi egitura ageri dira. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 28. orr.
Mintz basilarrak [...] zuntz kopuru handia du tente, eta zuntz horiek, ile-zelula direlakoak, kontaktuan daude entzumen-nerbioraino iristen diren nerbio-zuntzekin. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 116. orr.
Bakterio-zelularen eta haren zenbait funtzioren analisi genetikoari ekiteko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 54. orr.
Gizakiok bost milioi usaimen zelula omen ditugu. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 19. orr.
Larruazalaren oso barruan garatzen da dastamen-zelula, eta gero dastamen-papilan sartzen da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 149. orr.
Ferra-karramarroaren ikusmen-zelula bakoitza bere nerbio-zuntzari konektaturik baitago beti. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 106. orr.
Bazen talde bat animalia-zelulak erabiltzen hasia zena poliomielitisaren birusa eta haren ugalketa aztertzeko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 84. orr.
Luzaroan ebazteke egon da guneak eta zitoplasmak zer parte duten bakoitzak zelula-desberdintze fenomenoetan. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 30. orr.
Bihotz osasuntsu batean, berezko taupada-markagailua osatzen duten muskulu-zelula multzo txiki batetik hedatzen da uzkurtze-mugimenduaren uhina. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 244. orr.
Amerikar bat, David Schubert, bi urte sabatiko pasatzera etorri zen, eta berekin ekarri sagu-neuroblastoma zelula batzuk. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 79. orr.
Horietako batek erakutsi zidan, eta bere lezioa nire memoriako kristalezko zelulan geratu da ordutik, tximeleta, euskaraz, miserikoletea esaten dela, edo halako zerbait esaten zidala iruditu zitzaidan. Berria - Kultura 2006-01-31
Eliza gizarte-gorputz helenikoaren eta erromatar gorputz politikoaren zelula ziren hiri-estatuez baliatu zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 50. orr.
On Kixote eta Sancho Panza pertsonaia ezagunen arteko solasaldien ordez, zelula erritmikoak eta hainbat perkusio tresna ez oso arruntetatik irtendako soinuak entzuten dira emanaldian. Berria - Kultura 2004-02-19
Fugato tankerako esaldi latz eta zail batetik aldakuntza paregabea sortzen da zelula txiki pila batak besteari, kasu honetan intentzio oso egokiz, pasatuz. Berria - Kultura 2006-04-26
70eko hamarkadaren erdian, BR zutabeetan (Turin, Milan, Genoa, Veneto, Erroma eta Napoli), brigadetan eta zeluletan egituratu zen, Estatuari bete-betean erasotzeko. Berria - Mundua 2004-10-13
Zelularen azken batzarrean beren panfletoen zuzentasun gramatikalaz sekulako ika-mika piztu eta. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 188. orr.
Bazegoen zelula hartan militante bat, kazetaria, Jaime Vargasen, Lucho Vargasen aitaren liburuak ezagutzen zituena. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 21. orr.
Bigarren metalurgia-tailerra zabaldu zutenekoak, sindikatuko lehenengo zelula antolatu zutenekoak. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 168. orr.
Maizago eta bixiago har nezala parte alderdi komunistaren zelula edo atalen bileretan, orduan ni kide bainintzen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 256. orr.
Al Kaeda erakundeko zelula bateko ustezko buru Imad Eddin Barakati leporatu zioten atzo iragan martxoaren 11n Madrilen izandako erasoen erantzule izatea. Berria - Mundua 2004-10-26
SOR erreklasamendu zelulak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 213. orr.
Zelula komunista batean. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 111. orr.
Zelula integristak Almeriako 'ijito' bati erosi behar zizkion lehergailuak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 99. orr.
Poliziak bazekien zelula kriminal bat ari zela osatzen Molinaoko basatzan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 243. orr.
Shin Bet Israelgo Barne Zerbitzu Sekretuek eta Armadak atzo ezagutarazi zuten iragan ekainean Hamasen ustezko zelula bat atxilotu zutela. Berria - Mundua 2004-07-28
Parisko zelula gorriek fronte bakarra proposatzen zuten Estatu osoan Iraultza Sozialista bidean jartzeko. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 228. orr.
Oso atsegina zen, bertsolaria, eta Zelula Gorrietan hartu zuen parte. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 217. orr.
Ikusmen-seinaleak bulkada elektriko bihurtzen dituen zelula fotoelektriko bat baino askoz gehiago da begia. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 105. orr.
Ordenagailu bati lotutako zelula fotoelektriko zentral batek neurtzen zuen zenbat argi sartzen zen aretoan Bisorearen barruan integraturiko bi zelula fotoelektrikok egiten dute argazkilariaren begira doan argiaren laginketa. Jon Muñoz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 212. orr.
Neurgailu bati elkarturiko zelula fotoelektriko txiki bat da esposimetroa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 90. orr.
· Lehenik, Sanyori zelula fotoboltaikoak egitea proposatu zitzaion. Berria - Ekonomia 2006-03-11
ama zelula (3); azaleko zelula (3); beste zelula batzuk (4); dastamen zelula (3)
enbrioien zelula (15); enbrioien zelula amak (5); enbrioien zelula amekin (4); enbrioien zelula amen (5); enbrioietako zelula (28); enbrioietako zelula ama (3); enbrioietako zelula amak (8); enbrioietako zelula amek (3); enbrioietako zelula amekin (7); enbrioietako zelula amen (4); enbrioietako zelula ametatik (3); enbrioietatik lortutako zelula (6); erauzitako zelula (3); erretinako zelula (3); exfolina zelula (3); giza zelula (8); giza zelula amak (3); gobernuak zelula (3); gorputzeko zelula (6); helduen zelula (4)
klonatutako enbrioietako zelula (3); lehenbiziko zelula (3); lortutako zelula (10); lortutako zelula amak (6); nerbio zelula (4)
odoleko zelula (5); odoleko zelula amak (4)
zelula ama (16); zelula amak (102); zelula amak erabili (5); zelula amak erabiliz (3); zelula amak lortu (5); zelula amak lortzeko (3); zelula amak sortu (3); zelula amek (8); zelula amekin (36); zelula amekin egiten (3); zelula amekin ikerketak (3); zelula amekin ikertzea (9); zelula amekin ikertzearen (5); zelula amen (36); zelula amen bitartez (3); zelula ametan (3); zelula ametatik (9); zelula anitzeko (3); zelula berriak (5); zelula bizi (5); zelula biziak (5); zelula desberdindu (3); zelula desberdintzea (4)
zelula erdibitzea (3); zelula fotoelektriko (3); zelula geruza (3); zelula gorriek (5); zelula gorrien (4); zelula gorrietan (4); zelula hartzaile (6); zelula hematopoietikoen (3); zelula hil (3); zelula hilen (3)
zelula inguru (3); zelula mintzaren (3); zelula mintzaren irazkortasuna (3); zelula mota (5); zelula multzo (6)
zelula pankreatiko bihurtuko (3)
ama zelulak (8); eragiten duten zelulak (9); hesteko odoleko zelulak (3); hesteko zelulak (4); ile zelulak (4); nerbio zelulak (4); odoleko zelulak (9)
zelulak aurkitu (3); zelulak gordetzea (4); zelulak hartu (3); zelulak hil (5); zelulak suntsitzen (3); zelulak ugaltzea (3); zilbor hesteko zelulak (4)
ama zelulen (4); hesteko zelulen (3)
zelulen arteko (5); zelulen erdibitzea (3); zelulen heriotza (3); zelulen mekanismoa (3); zelulen ugalketa (3); zilbor hesteko zelulen (3)
giza zeluletan (3)
