Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zientoka 1 adlag ehunka.

XIII. mende hartan gatibuak zientoka eta milaka zuedenez, Espainiatiko eta Maroko aldetiko gatibuak libratzeko sortu zuen Mertzedarioen Ordena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 43. orr.

Esan nahi dut bidaiak zientoka egin dituela, debalde, erretiroa hartu zuenetik.  Berria - Kultura   2004-08-31

Etxean ikusia naiz ama abarketa eginean, zientoka.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 212. orr.

Etxean zientoka ditugu.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 40. orr.

Albistegietako iragarpen laburrak zientoka utzi nituen han, beti grabatuta, ahalik eta laburren.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 117. orr.

Erretratuak egin zituen tranbia barruan, zientoka.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 131. orr.

2 (izen mugagabe baten ezkerrean)

-Lagunen bat bisitatzera etorriko zen, zientoka kilometro egin ondoren.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 138. orr.

Atzerago zientoka lamia zetozen, eta beste hainbeste, parez pare, ibaiaren beste aldetik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 14. orr.

Zientoka koilare.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 156. orr.

Ahuleziak jota, ezin igeri egin eta, ito egiten ziren; zientoka lagun zeramatzan ibaiak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 114. orr.

Ospitaleak gainezka egon ziren, zientoka jende bertan, beroak penatuta itolarriz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 270. orr.

Siberia aldean, zientoka urtetan usteldu gabe iraundako urki-azal puskak topatu izan dira, lurpean eta elurpean iraun dutenak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.

Zientoka, milaka bider.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 103. orr.

3 (izen gisa)

Hor ere ba omen zen ordea borondate oneko medikurik: txaketari buelta eman eta x ezkutatuta Ellis Islandeko muga zeharkatu bide zuen zientoka batek.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 97. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus