Egungo Euskararen Hiztegia (EEH) hasiera: bere horretan: definizioan: mazo mazo1 1 iz zurezko mailu modukoa, handia. 2 arma zaharra, burdinazkoa edo zurezkoa, gider luze-mehar batez eta honek muturrean duen buru batez osatua. 3 zokor-mazo zokorrak birrintzeko mazoa; adimen laburreko pertsona. mazo mazo2 adlag adkor oso. mazokada mazokada iz mazo ukaldia. mazopa mazopa iz izurdearen familiako itsas ugaztuna, hura baino txikiagoa, mutur-hantua, bizkar hegala laburra duena, itsaso hotz eta epeletan bizi dena (Phocaena phocaena).