Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

desesperatuki adlag etsipenez; desesperazioz.

Handinahikeriaren hegoez hegaldaturik, zu zoroki, suharki, kartsuki eta desesperatuki maitatzera ausartu naiz. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 154. orr.

Aldi berean, desesperatuki hasi nintzen buztinezko zorua atzaparkatzen, sator trebeena izanik ere ez nuela ihesbiderik banekien arren. Jon Alonso   «Euskal karma» - 22. orr.

Ikara menderatu ezinik bat-batean altxa eta, erasoari aurre egin ahal izateko, armairua eta sofa luze bat hasi zarete desesperatuki lekuz aldatzen. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 18. orr.

Gizonak, herioa handik gertu zebilkiola sumaturik, oihu egin zuen desesperatuki Maniako-depresibo bihurtzeko unean, zainak korapilatzen nabaritzen ditut eta gauaren erdian, bilkuratik etxerakoan "Ama!" deitzen dut desesperatuki. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 100. orr.

Ez zitzaidan irudi Joanes hila zenik: gauezko bideek, egunaren irrealitatearen oinarria desesperatuki agerian uzten zidaten. Itxaro Borda   «%100 basque» - 101. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta desesperatuki (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus