Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

desestali, desestal, desestaltzen 1 du ad estalkia kendu.

Handik pixka batera, aurpegia desestali eta altxatu egin zen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 257. orr.

Esku hotzak luzaturik, hildakoari burua desestali, eta ezpainak zabaldu zizkion. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 291. orr.

Inaugurazioan Amunarriz misiolariaren izena idatzita duen plaka bat eta Oteizaren Ertz hutsa eskultura desestaliko dituzte. Berria - Kultura   2004-09-24

-Sir John Gray-ren estatua desestali zenean izan zen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 252. orr.

Gurasoen garrasiak sordinarekin ito nahian bezala, belarriak esku ahurrekin estali eta desestali ditu Elenak, olatu hotsak gogora ekarriz. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 153. orr.

Mugitzen ari den objektu bat haren atzean dagoen gainazalaren ehundura estaliz eta desestaliz doa mugitu ahala. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 55. orr.

2 agertu.

Niregandik aparte bizi eta nirekin ikustekorik batere izan ez zuen bertze Ttipi bat desestaltzen ari zitzaidan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 245. orr.

Geroago, besteak beste, John L. Austin eta H. Paul Grice-k [...] hizketa-ekintzak aztertu zituzten, eta semantikaren eta pragmatikaren arteko lotura desestali zuten. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 90. orr.

Gizaki modernoaren moralari bere sustrai nagusiak desestali zizkion (arrazoimena, askatasuna, osasuna, sexua). Askoren artean   «Filosofiako gida» - 91. orr.

Nola ahantzi, bada, osabaren lezioneak, noiz eta zientziaren sekeretuak desestaltzen eta erakusten hasi baitzitzaidan, niri bakarrik, eskola partikular haietan! Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 97. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Jendea adi-adi zegoen, pipitarik jan gabe, ez zen ezer entzuten ahal plato desestalian. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 136. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus