Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

desfasatu, desfasa, desfasatzen 1 da ad desfasea gertatu.

Lagunen ezpain mugimendua eta beren esaldien soinua desfasatuta antzemanen dituzu. Desfasatuta hago. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 378. orr.

2 gehiegikerian bizi.

Zuek hor zehar desfasatuta ibili zareten artean, ni txosnan lanean jo eta su. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 16. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Esnatu beharra daukazu zure sentiberatasun desfasatu horretatik. Iruditu zitzaion lerrook emakumea idealizatu egiten zutela, ikuskera erromantiko txepel eta aski desfasatu batetik eginak zirelako. Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor - 35. orr.

Adituen arabera, produktu gama desfasatua, koordinazio eskaseko eta bikoizketez betetako ekoizpena eta Asiako zein Europako beste autogileen lehia gero eta gogorragoa dira Opelen egoera kaskarraren eragile nagusiak. Berria - Ekonomia   2004-10-15

Kalera estresatzera datozen urbano desfasatuak bihurtu dira gure baserritar gazteak, eta kaleumeak, aldiz, hilean behin desestresatzera mendira, naturara edo eskalatzera doazen pastillero bukolikoak. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 56. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus