Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

immigratu (orobat imigratu g.er. eta inmigratu g.er.), immigra, immigratzen 1 da ad herrialde batera atzerritik etorri eta bertan kokatu.

Euskaldunak imigratu zirelarik. Herria   2001-05-24

2 (era burutua izenondo gisa)

Langile kanpotiar imigratuen paperak xuxendu beharrez. Herria   2005-02-10

3 (era burutua izen gisa)

Beste 92 immigratu afrikar arrastatuak izan ziren Tenerifera joan berriak zirelarik. Berria - Mundua   2004-01-11

Isaso zakarragatik eta hotzaren eraginez, antza, hil direnekin batera barku pneumatiko batean zeuden beste 11 immigratu albaniar sorostu zituzten Italiako Itsas Armadakoek. Berria - Mundua   2004-01-11

Basamortuan Europa zaharretik etorri beste immigratuekin, hinki-hanka mintzatzen ikasiriko amerikar perpausaren bihotzean fucking elea edonon sakatuz. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 34. orr.

Los Angelesko hondamendiak beste inmigratu saldo bat ekarrarazia zuen Paris aldera. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 113. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus