Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

desilusionatu, desilusiona, desilusionatzen 1 da ad ilusioa galdu. ik desliluratu.

Herritarrak desilusionatuta geratu ziren. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 240. orr.

Hasperen egin zuen, desilusionaturik. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 63. orr.

Milaka eta milaka perutarren aukera bihurtu da egun; baita klase ertaineko sektoreetako perutarrena ere, desilusionatuta baitaude alderdi tradizionalekin. Berria - Mundua   2006-01-18

2 du ad ilusioa kendu.

Bart gauean ere elkarri musuka ari ginen, baina Peterren masailek desilusionatu egin ninduten, ez baitziren itxura duten bezain leunak. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 225. orr.

Desilusionatu egin zaitut, modutsuagoa izango nintzela espero zenuen. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 295. orr.

Kontu handiz ezkutatzen nion Lisettari ez nituela Croceren liburuak ezagutzen, zeren, nolako miresmena zidan ikusita, ez nuen nahi desilusionatzerik. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 168. orr.

3 (era burutua izenondo eta izen gisa)

Orduan zorigaitz pixka bat sentitu nuen eta neure burua ikusi nuen fededun desilusionatu baten itxuran. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 126. orr.

Ba ote zen inolako bertuterik erlijiozko tolerantzian, non baretu baitzen Mendebaldeko mundu desilusionatua kristau-aroko hamazazpigarren mendearen bukaera aldera? Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 362. orr.

Dena den, «pertsonaia desilusionatuen istorioak» kontatu arren, ez da liburu ezkorra. Berria - Kultura   2004-10-29

Euren xedea «ezkerreko nahiz eskuineko desilusionatu guztiak biltzea» da. Berria - Euskal Herria   2004-07-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus