Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

desinformatu, desinforma, desinformatzen 1 du ad berri manipulatuak zabaldu, xede jakin batzuk lortzeko.

Jende asko ez da ohartzen benetako egoeraz, hedabide nagusiek informazioa ezkutatu eta nahita desinformatzen dutelako. Berria - Harian   2005-11-26

Haren ustez, zenbaitetan modu interesatuan nahasten dira terminoak, eta modu horretan herritarrak «desinformatzen» dira gai oso sentikorretan, «terrorismoa edo ETA eta haren amaiera posiblea kasu». Berria - Euskal Herria   2006-02-14

Funtsezko kontuei dagokienez, benetan axola duten gauzez, beti bezain desinformatuta baikaude Informazioaren Gizarte honetan. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 186. orr.

Desinformatuta gaude, ezin dugu esan ATBren industria plana gustuko dugun edo ez dugun. Berria - Ekonomia   2004-01-27

2 (era burutua izenondo eta izen gisa)

Gizarte desinformatuetan bakarrik gertatzen da gezurra esan eta herritarrek gezur hori sinestea. Berria - Gaiak   2004-11-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus