Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

desinteresatu izond desinteresa -bereziki norberaren onurarekiko- erakusten duena.

Baina, jakina, beti izaten da laguntzaile desinteresatu bat oinak lurrean jartzen laguntzen diguna. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 181. orr.

Herriaren sentimendu desinteresatu eta idealista. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 207. orr.

Jendeak adiskidetasun desinteresatua irrikatzen du gehien. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 46. orr.

Geldo ziren zalantzarik gabe beren baitaren sakonean, espekulazio desinteresatura emanak, hitz-jolas burutsura, eztabaida dotore, sofistikatu eta doakora. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 16. orr.

Ongileak nekez izaten dira ospetsuak, eta beraien onegintzak erabat desinteresatuak ez badira, behintzat, baliteke erabat ez merezi izatea ere. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 370. orr.

Gizakia ez da ez inurri desinteresatua, ez ziklope tratagaitza, "animalia soziala" baizik. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erabat desinteresatua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus