Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inbidiagarri iz inbidia ematen duena.

Beren iraganeko garaipen egiazko edo alegiazkoetara jo zuten, edo beren nazioaren edota kultur izaeraren ezaugarri inbidiagarrietara. Reala egoera «inbidiagarrian» dagoela esan zuen Gari Urangak herenegun. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 51. orr.

Inork bere buruari ez eta Idazleak bereari permititzen ahal zion heterodoxia inbidiagarri -inbidiagarri, modu ez batere osasungarrian- batekoa. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 88. orr.

Inbidiagarri zaizkidanak ez dira, ordea, ez gizarte honek inbidiagarritzat aurkezten dizkigunak ez handi-mandiak. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 70. orr.

Haien bizimoldeen jendetasuna, soinekoen brodatuak, haien sakela beteak inbidiagarriak zitzaizkion. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 63. orr.

Paperik gabeko etorkin guztien inbidiagarri izango ziren segurutik zeru hutsera begira jarritako milaka esku paperdun haiek. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 236. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus