Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

deskantsatu, deskantsa, deskantsatzen 1 du ad (zer osagairik gabe) atseden hartu.

Iritsi zen The White Swan-eraino eta barrura sartu zen deskantsatzera, tea hartzeko asmoz. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 214. orr.

Ibiltariak, orduan, adar luzeko pago baten babesa aukeratu eta bertan deskantsatzera etzaten da. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 50. orr.

Ohean etzanda imajinatu nuen, deskantsatzen, oinutsik. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 44. orr.

Besteren leku ezezagunean, inorena ez den denbora krudelaren zati bat mailegu hartuko duzu eta zati hori nahikoa izango duzu, azkenean deskantsatzeko.   - 153. orr.

Izango duk han non deskantsatu. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 55. orr.

-Orduan hoa deskantsatzera. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 155. orr.

Neuk egingo dut, zuk deskantsatu. Josu Landa   «Odolbildua» - 34. orr.

Eta barra aurreko hormaren kontra deskantsatzen zuten garagardo bidoi huts batzuen gainean jesarri ziren biak, Idoia eta Koldo. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 137. orr.

2 (zer osagaiaz)

Deskantsatu zuen nire sorbaldan bere eskua, nekatuta balego, edo non edo non eutsi beharra baleuka bezala. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 126. orr.

Azal erori zaildua ezkutatzera behartzen du koketeriak, baina leunek gorputz nekatua deskantsatzen diote. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 43. orr.

3 da ad

-Deskantsatu ote zen zuen ama? -galdetu zion Martinek andereñoari. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 119. orr.

Louis-ek biharamunean deskantsatu nintzenez, errana bainion nahi nuela ibili. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 137. orr.

Zergatik deskantsatzen gara eta bidaiatzen dugu urteko sasoi batzuetan eta ez beste batzuetan? Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 175. orr.

4 (era bururuta izenondo gisa)

Argindarrik ez zenean, mundua samurragoa zen, eta deskantsatuagoa. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 179. orr.

Deskantsatuagoa zen, lana soilik egunaren argitan egin zitekeelako. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 179. orr.

Ea nola nengoen; begi-bistakoa zela pastillak on egin zidala, deskantsatu-aurpegia nuela-eta. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 83. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

deskantsatu behar (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus