Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

desklasifikatu, desklasifika, desklasifikatzen 1 du ad agiriez-eta mintzatuz, sekretu gisa klasifikatua dagoena jakitera eman.

Argazkiok berriki desklasifikatu dituzte eta Interneten jarri. Berria - Kultura   2004-12-31

Ni Gobernuko kide naizen artean ez da ETAren terrorismoaren aurkako borrokari eragin diezaiokeen dokumentu bakar bat ere desklasifikatuko. Berria - Euskal Herria   2006-03-09

Bildumako txostenak 1988ko maiatzean desklasifikatu ziren. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 212. orr.

Paraguain, Txilen eta AEBetan desklasifikatutako agirien arabera, Pinochet izan zen bultzatzailea Berria - Mundua   2004-09-26

2 (era burutua izenondo gisa)

Kolonbiak Washingtonen duen enbaxadore Luis Alberto Morenok atzo zehaztu zuenez, 1991ko «dokumentu desklasifikatu baten zatiak» argitaratu ditu Newsweek-ek. Berria - Mundua   2004-08-03

Horri buruzko txostena hil horrexetako 31n idatzi zuen Iralak, baina txosten hori ez dago desklasifikatuen bilduman. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 215. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus