Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

deskonposatu, deskonposa, deskonposatatzen 1 da/du ad multzo bat edo osotasun bat osatzen duten osagaiak edo zatiak banatu.

Hizkuntza etengabe ari da interpretatzen edo deskonposatzen iristen zaizkion banakoak. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 210. orr.

Izpi hori zazpi koloreetan deskonposatzen da, eta azken-azkenean, erne egonez gero, diz-diz berde bat agertzen da.   - 138. orr.

Errealitatetik hautematen duena deskonposatu eta gero bestela berrosatu: hara nola eraikitzen duen margolariak, poetak zein zientzialariak bere unibertso-ikuspegia. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 188. orr.

Cavalierik bezala, lerro andana batean deskonposatu zuen Hassanek larruaren azalera!   - 364. orr.

2 (kimikan)

Oxigenoa ezinbestekoa da elikagaiak kimikoki deskonposatzeko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 153. orr.

Molekula horiek badute gai bat, errodopsina, argi-quantumak zurgatu eta erreakzio kimikoz beste bi substantziatan deskonposatzen dena. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 22. orr.

Konpostajea da zaborretako osagai organikoak oxigenoaren bidez deskonposatzeko prozesua. Berria - Euskal Herria   2004-05-08

Fosfatoa deskonposatu eta karbonozko geruza trinko eta iragaztezina sortzen da, plastikoa oxidazioaren aurrean babestuko duena. Berria - Gaiak   2006-03-10

Amiantoa 800°C-ra deskonposatzen bada, hodibihurrak ere deskonposatu beharko luke. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 109. orr.

Zenbat eta fluxu hori handiagoa izan, orduan eta erretinako zelula gehiagori eragiten die, errodopsina deskonposatzeko erreakzio gehiago gertatzen dira, eta nerbio-seinalea indartsuagoa izaten da. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 24. orr.

3 (matematikan)

Zenbakiak faktore lehenetan deskonposatzen eta zati 2, zati 3, etab. egiteko irizpideak ikasi.   - 276. orr.

Zenbaki bakoitza nahitaez deskonposatzen da faktore lehenetan; faktore horien kopurua finitua da, eta zenbakia haien biderkadura da.   - 83. orr.

Gauza jakina da Gaussez geroztik era bakarrean deskonposa daitezkeela zenbaki oso guztiak, zenbaki lehenen biderkadura mugagabe gisa, alegia.   - 423. orr.

4 (era burututa izenondo gisa)

Labirinto moduko bat paratu dute zenbait oihal zeharrargi erabiliz, eta haietariko batean proiektatuko da ispilu zatiek argi deskonposatuarekin marrazten duten paisaia. Berria - Kultura   2004-11-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

deskonposatu eta (3); deskonposatzen da (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus