Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

indigo iz anila, belar-urdina.

Indigo: anila ere deitua, Indiako landare batzuen hostoekin lortzen den kolore urdin oso iluna. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 253. orr.

Aho batez onartzen dute indigo-ontzian sarturiko eta tindaturiko oihal zuriaren kasuan, ez dela hura indigoak beltzarazi duena, belztasuna indigoaren gorputzaren akzidentea baita, eta beste gorputz batera ezin iragan liteke. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 207. orr.

Kondatu nion, nola Koilunen, izigarri bero egiten duen eta nola piperra berek landatu zuhaitzetarik maiatzean, ekainean eta uztailean biltzen duten, nola indigoa eguzkitan idorrarazten duten. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 35. orr.

Selinosko kreta edo bitxietako kreta grekoek isatin deitzen duten glasto edo pastelarekin nahastuz, kolore indigoaren imitazioa egiten dute. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3550. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus