Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

idazpen 1 iz idaztea, idazketa.

Idazpena jatorriz asmazio majikoa da, magoek egin eta zabaldua. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 189. orr.

Gilermo Etxebarria erakasleak koordinatu du testuaren idazpena. Herria   2001-05-31

2 (kontu liburu batean)

Gure txartelak ere koadratu beharra zeukan, noski, eta hala berak ere han ezarriko zuen diru-ateratzea, baina idazpen faltsu bakoitzaren aldamenean lapitzez marratxo bat egiten zuen, ikusi nuen nik, eta horrek adieraziko zion balantze zuzenak zenbat behar zuen, aurrezleak galderaren bat egiten bazuen. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 50. orr.

Willy Eisnerren eginbeharra zortzietatik hamabi eta erdietara eta ordu bietatik bost eta erdietara gela baten barruan egotea zen, beste zortzi lankideren ondoan, kontuak eta zifrak etengabe konparatzea, eta egiaztatutako idazpenei kakotx bat egitea arkatz txiki batekin. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 72. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus