Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

deskribatzaile 1 izond deskribatzen duena. ik deskriptibo.

Konstruktibista sozialen ikerketek izaera deskribatzailea dute, eta arrazoiketa arau-emaileari ez diote lekurik egiten. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 251. orr.

Erakunde politikoen zientzia, deskribatzailea da funtsean, baina oso ondo har dezake kontuan batzuetan historiaren aldetiko ikuspegia, bere batasunari kalterik egin gabe. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 110. orr.

Agian gertuago leudeke sofista batzuk estilo deskribatzailetik arau-emailetik baino. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 41. orr.

Hizkuntz mailak, hala nola fonemika, morfologia, edota sintaxia, gramatikak egiteko eskaintzen diren tresna deskribatzaileak dira batez ere. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 29. orr.

2 iz deskribatzen duen gauza.

Horrela, AND eragilearen aurreko eta ondorengo deskribatzaileek dituzten sarrera guztiak eskuratuko dituzu. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 338. orr.

NOT erabiltzen da, deskribatzaileren bat kendu nahi denean. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 339. orr.

Dena dela, bilaketa ez da deskribatzaileen bitartez bakarrik egiten; idatz dezakezu edozein termino arrunt. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 339. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adierazpen deskribatzaile (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus