Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

induskatu, induska, induskatzen du 1 ad zerriak edo basurdeak, hazkurria-edo aurkitzeko, lurrean muturra sartuz aritu. ik uxartu.

Maiz begietsi zituzten lurra induskatzen zuten urde basatien bizkar marradunak. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 51. orr.

2 lurrean, haitzetan edo kidekoetan zulo edo barrunbe bat egin.

Pikotxa kontu handiz sarturik, induskatzeari lotu zitzaion, lurra hanka artean metatuz. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 290. orr.

Espainiarrek meategiak zulatu, mendiak induskatu, eta ura ateratzeko, mea hausteko eta bereizteko makinak asmatu zituzten. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 63. orr.

Koilara batez Ellen kontu handiz induskatzen ari zen aguakate erdia. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 494. orr.

Harri zuria belar erkinaren gainetik nabarmentzen zen, eskumenean, eta aski zen bizpahiru arra induskatzea harri beltza aurkitzeko. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 121. orr.

3 irud

Diferentzia, gertaera jakin baten inguruan putzuak eta meazuloak induskatzen dituen pentsamendu eragilearen eta pentsamendu inorendu, bizigabearen artean dagoena da. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 119. orr.

Quixoteren Meditazioak Ortega gaztearen aurreneko liburua da, eta ikerlan franko badago, saiotxo multzo horretan Ortega-ren "sistema filosofikoaren" lehen formulazioa induskatu guran. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 152. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus