Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

hertz (Egungo testuen corpusean 489 agerraldi; orobat hertzio Egungo testuen corpusean 4 agerraldi) iz maiztasun unitatea, segundoko zikloari dagokiona.

Gure etxeko irratietatik ezagutzen dugun Hertz (Hz) neurriak horixe adierazten du, zenbat ziklo segundoko dituen hots batek: adibidez, 300 Hz dituen uhinak 300 ziklo egingo lituzke segundoko.   - 110. orr.

Formante bakoitzaren Hertz zenbaki zehatzak.   - 73. orr.

Izpiok oso energia handikoak dira (uhin luzera milimetroaren mila milioigarrena da, eta frekuentzia 100.000.000.000.000.000.000 hertzekoa!), eta indar nuklearraren eta elektromagnetikoaren arteko interakzioaren bidez sortzen dira. Berria - Gaiak   2004-11-25

LFAS sonarrak 450 eta 700 hertzioko frekuentziak erabiltzen ditu. Berria - Gaiak   2004-11-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus