Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

infektatu, infekta, infektatzen 1 da/du ad izaki bizidun batek beste bati mikrobio patogenoak itsatsi. ik pasmatu.

Sinuak infektatzen direnean [...] hazi egiten da mukosa. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 259. orr.

Buru gaineko azalean dituen erredurak ez dira larriak, dio hark, baina kontuz ibili beharko du infektatu ez daitezen. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 134. orr.

Zeren oineko behatza infektatu egin baitzait eta pomada jarri behar dut. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 138. orr.

Kontua da gure gorputzak beti daudela infektaturik, mikrobio pila izaten baitute barruan; besteak beste, gaixotasun arruntak eragiten dituztenen koloniak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 159. orr.

Behin birus batek pertsona bat kutsatzen duenean, pertsona horrek antigorputzak sortzen ditu gaitzaren kontra, eta birus horrek berriro ezin du infektatu. Berria - Gaiak   2006-03-25

2 (informatikan)

Aldaera berriak infektatutako ordenagailuen bidez zabaltzen dira. Berria - Gaiak   2004-02-11

3 (era burutua izenondo gisa)

Odol transfusio batean odol kutsatua jasoz gero, baita pertsona infektatu baten odolarekin kutsatutako xiringa, orratz edo beste edozein tresna erabiliz gero Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 120. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus