Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dardara [1174 agerraldi, 194 liburu eta 35 artikulutan; Egungo testuen corpusean 4.694 agerraldi] 1 iz astinaldi labur eta arinen saila. ik daldara; ikara.

Bero pisua zen eta, haizerik ez bazebilen ere, lur errearen dardara zuen aireak. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 12. orr.

Guk, berriz, badugu belarrian mintz mehe bat airearen dardara horiek jasotzen dituena eta garunera hots gisa igortzen dituena. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 224. orr.

Zeruko urdin leuna eta arbola hostoen dardara berde freskagarria. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 52. orr.

Belaunen dardara bat, hain zuzen. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 144. orr.

'Nik ere ez dut etxera itzuli nahi,' esanen dizu Ednak astiro, ezpainen dardara bozaren soinuarekin apur apurka loturik. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 382. orr.

Ahotsa apalduz joan zen gero eta gehiago, harik eta ezpainen azken dardaran hil zitzaion arte. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 140. orr.

Bitartean, Martinek aulkian itxaron zuen, lepoa tente, begiak erdi itxita, ezpainetan dardara bat, otoitzean balego legez. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 91. orr.

Bero maxkala egiten bazuen ere, Noraren eskuetako hotzak eta dardarak larritu zuten Andreas. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 132. orr.

Ziztada bat lokietan, dardara bat hanketan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 78. orr.

Emozioaren dardaraz baina oporraldi lasaian dabilenaren patxadaz. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 95. orr.

Badirudi soinuaren dardara eta argiaren dirdira bat egitera doazela. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 62. orr.

Karrakak bazuen dardara antzeko bat, taup ababorrean eta taup gero istriborrean egiten baitzuen,sotoetatik odola bulkadetan baletorkio moduan. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 49. orr.

-Ez! -erantzun nion, ahotsean dardara, ziegaren bazter batean kuzkurtuta. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 56. orr.

Dardara batek hartu nau, burutik hanketara: bera... bera da zain nuena. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 105. orr.

Dardara sumatu zuen hanketan. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 75. orr.

Hanketako dardara hura baino ez zuen sentitzen. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 100. orr.

Dardarak hartzen nau haren aitzinean berriz agertu beharko dudala burura datorkidan bakoitzean.   - 184. orr.

2 (izenondoekin)

Argazkiko gizasemeak aingira batek arroka artean geldirik dagoenean egiten duen dardara kurbatu bera egiten duela dirudi. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 189. orr.

Ez du hitzik atera; gorputz atal guztiak zurrundu zaizkio, eta ekaitz horren ondotik dardara bortitzetan da hasi.   - 321. orr.

Irudipena dut betazalen dardara txiki batek -"espasmoa" litzateke hitza- iragar dezakeela oihuka jartzen duen trantzearen hasiera. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 397. orr.

Dardara arin batek zeharkatzen dio gorputza, bere erlojuari begiratzen dio. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 217. orr.

Eskuak bolante gainean bermatzean dardara arin bat nabari du hatzetan. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 43. orr.

Bizirik dago, ez dut ezetz esaten; baina ez zen bizi mota hori Annyk gogoan zuena; dardara xumeak ikusten ditut, hedatzen eta utzikeriaz taupaka ari den haragi zurbila ikusten dut. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 48. orr.

Zirrara moral handietako dardara urduria sentitu zuen kolpetik doktoreak, eta emozioz ikara batean hartara hurbildu zen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 50. orr.

Ahapeka ari zela, halako dardara pitzatu bat nabari zen haren ahotsean, Elleni zoriontasunezko lilura piztu ziona. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 299. orr.

Burutik orporaino dardara ikaragarri batek astintzen zuela. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 62. orr.

Azkenean atea ireki eta kandela piztu zuenean, dardara bizian zegoela ikusi zuen Lisak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 276. orr.

Irritsezko dardara sentitzen du lipar batez. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 48. orr.

Bizkarra pixka bat kakotua, harengan ohikoa behar zuen ezinegon urdurizko dardara batek astindua, hantxe zegoen geldirik, [...] galtza laburregien azpitik galtzerdi urdinak ageri zitzaizkiola. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 36. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Dardara-ahotsa zen nirea, negarrez hasteko zorian nengoen. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 23. orr.

Hitzek berek ezinbestearen berri eman aurrez, egia jakinarazi duen dardara-ahots apal batez. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 27. orr.

Estore hautsi baten dardara zarata. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 102. orr.

Egun hartan bihozgabeturik geratuko dira erregea eta buruzagiak, izuturik apaizak, dardara-ikaraz profetak. Elizen arteko biblia   Jr 4,9

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nahasdurak sekula baino indar gehiagoz jo zuen, eta aldi berean gorputz dardara zinez ikaragarriek hartu zuten.   - 477. orr.

Diskoaren eztarri dardara apar moduan zabalduko da tabernako aire ospelean. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 142. orr.

Mugagaitz zegoen mutilaren aurpegiera: doi-doi antzematen zitzaion ezpain-dardara baizik ez, kolore-bizitasunik gabeko aho zimelduan. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 72. orr.

Ahots dardararik gabe baina doinu ikaragarri bortitzez erantzun zion: "Bien sûr". Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 270. orr.

Neskak ikara-dardara bat egin zuen, hozkirriak jota. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 150. orr.

Bat-bateko topaketak izu-dardara sakona eragin zion. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 744. orr.

Oso larrialdi-dardara garbiak jasotzen baitzituzten nire belarriek hark itsumustuan igorritako ultrasoinuetatik. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 60. orr.

Beldur dardaraz askatu ditut lokarriak. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 315. orr.

Zuek gure igarmen-dardarak eragozten ari zarete! Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 242. orr.

Barne dardarak astindu zuen Joseba. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 38. orr.

5 (testuinguru teknikoetan)

Fonetikoki ez du zentzu handirik dardarkari bakunaz hitz egiteak, dardara, berez, mugimendu errepikatua baita.   - 146. orr.

Fonetika-fonologien eremuan, ahots esaten zaio ahoskorden dardarak sortzen duen hots uhinari.   - 33. orr.

Dardara horrek oso hots-uhin konplexua sortzen du, alegia maiztasun askok osatua.   - 149. orr.

Hersketa bukatu eta ezpainak irekitzean abia daiteke dardara, baina dardararen abiatze hori ez da nahitaez berehalakoa izaten.   - 23. orr.

Ahoskorden dardara nahikoa berandu hasten bada, [...] kontsonantea hasperenduntzat hartzen da.   - 23. orr.

Hotsaren sortzean esku hartzen duten faktoreak arnasbehera, aho artikulazioa, laringearen dardara eta sudur erresonantzia dira. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 71. orr.

Lehen kasuan, haizea oztoporik gabe igarotzen da, eta aho sokak ez dira dardaratzen; bigarrenean, haizea igarotzeak hots dardarak eragiten ditu. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 70. orr.

Glotisa irikia baldin badago oso, ez da inolako dardarik gertatzen, eta hautemaniko hotsa aho barrunbetik aterako da. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 71. orr.

Argi-dardara (ingelesez flicker): badirudi ikusmen-sistemari "kosta egiten zaiola" argi periodiko baten aldakuntzak jarraitzea, horren maiztasuna segundoko ziklo batzuk baino handiagoa, baina hala ere apal samarra denean. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 36. orr.

Argi-dardara argi gertaera periodiko guztietan agertzen denez, proiekzio-lastertasuna geldiegia denean agertzen da zineman. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 36. orr.

6 dardaran [71 agerraldi, 27 liburu eta 2 artikulutan; Egungo testuen corpusean 215 agerraldi] dardaraz, dardarka

Eskuak dardaran zituen, kirioak airean, bihotza punpaka. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 262. orr.

Eskua dardaran nuen, dardaran hankak, dardaran bihotza. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 376. orr.

Begiak erdi itzuliak ditu, hortzak dardaran. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 200. orr.

Ahotsa dardaran mintzatu zen: [...]. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 319. orr.

Dursleytarrak dardaran jartzen ziren pentsatuta zer esango zuten auzokoek Pottertarrak kale hartan agertuz gero. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 8. orr.

Ondoren auto astun batek dardaran jarri du etxea. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 78. orr.

Zer pasatu zaik, Joxe Ramon? -esan zidan amak ezpainak dardaran, zurbil-zurbil, ohe gainean etzanda ikusi ninduenean odola zeridala. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 182. orr.

7 dardaraz [199 agerraldi, 63 liburu eta 2 artikulutan; Egungo testuen corpusean 617 agerraldi] dardarka

Ume gaixoa dardaraz zegoen, gona eta galtzerdiak blai eginda. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 314. orr.

Begira nola dagoen dardaraz, sukarra din noski. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 80. orr.

Nire gorputza dardaraz zegoen desiraren desiraz. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 16. orr.

Dardaraz zaudelako dakit izututa zaudela. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 80. orr.

Amorruz dardaraz zituen besoak, eta, bat-batean, haurraren aurpegira makurtu eta garrasi egin zion: [...]. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 122. orr.

Harry izerditan eta dardaraz esnatu zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 120. orr.

Dardaraz edan zuen ardoa, zaindarien begiak bere gain sumatu baitzituen. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 28. orr.

Barrea ere dardaraz atera zitzaion, eta hotz den txakurraren zaunka gogorarazten zuen. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 209. orr.

Gu abian jarri eta lurra dardaraz hasten zen, hiriak eta herriak dardaraz, gizon-emakumeak dardaraz, haizea bera ere dardaraz gu usaindu bezain arin. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 47. orr.

Heriok jotako doinua entzun eta dardaraz hasten dira gizaki-abereak. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 85. orr.

Pendulu astun bat da sismografoa; duen inertziagatik geldi geratzen da lurrikara bizkor bat denean, inguruan lurra dardaraz dagoela. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 126. orr.

8 dardara batean dar-dar batean.

Beldurra eta ikara jabetu zaizkit, dardara batean nago. Elizen arteko biblia   Sal 55,6

Semea adoratzen zuen, dardara batean bizi zen ezer gertatuko ote zitzaion. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 125. orr.

Dardara batean zeuzkan ezpainak. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 132. orr.

-Ni eroan? -esan zuen Hagridek, dardara batean-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 220. orr.

Inspektoreari begiratu diozu istant batez, eta totelka, dardara batean, horrela adierazi diozu: [...]. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 120. orr.

Moskun egunero botatzen dituzten kanoi salba guztiekin, hiria dardara batean daukate. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 259. orr.

Labe batetik bezala igotzen zen kea eta mendi osoa dardara batean zegoen. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 184. orr.

9 dardara egin dar-dar egin.

Aireak dardara egin zuen, eta laino txiki bat tartekatu zen eguzkiaren eta bi emakumeen artean. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 202. orr.

Gorritzen eta ihartzen ari ziren hostoek dardara egiten zuten, zalantzan dauden belarriak balira bezala. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 110. orr.

Kristalek dardara egin zuten. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 243. orr.

Ezpainak dardara egin dio une batez. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 112. orr.

Haren haragiek dardara egiten zuten. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 135. orr.

Dardara egiten dik jendeak hire aurrean.   - 490. orr.

Haren ahots gardenak altzairuak bezala egiten zuen dardara. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 140. orr.

10 dardara eginarazi dar-dar eginarazi.

Maiz egiten zituen txakurraren ametsak, tristeak, izugarriak, eta dardara eginarazten zioten, zotinka. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 63. orr.

11 dardara eragin dar-dar eragin.

Denbora gutxi barru, zeru-lurrei eta itsaso-lehorrei dardara eragingo diet. Elizen arteko biblia   Ag 2,6

Herio aipatu izanak eragin zidan dardara ezkutatu ezinik. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 21. orr.

Haserreak eragiten zion orain dardara. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 322. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahoskorden dardara (11); ahotsak dardara (3); ahotsean dardara (5); argi dardara (7); baino dardara (3); barne dardara (3)

dardara arin (11); dardara arin bat (10); dardara bat (20); dardara batean (82); dardara batean dago (4); dardara batean jarri (8); dardara batean zegoela (3); dardara batean zegoen (4); dardara batek (11); dardara batek hartu (4); dardara baten (3); dardara bedi (3); dardara bedi itsasoa (3); dardara berezia (4); dardara bizian (19); dardara egin (48); dardara egin zuen (23); dardara egin zuten (3); dardara egingo (9); dardara egingo dute (4); dardara egiten (27); dardara egiten zion (4); dardara egiten zuen (3); dardara egiten zuten (3); dardara eragin (5); dardara eragiten (7); dardara eta (12); dardara hasi (3); dardara hori (4); dardara horiek (3); dardara hura (8); dardara sentitu (9); dardara sentitu nuen (4); dardara sumatu (4); dardara txiki (14); dardara txiki bat (9); dardara txiki batek (3)

dembak dardara (3); dembak dardara egin (3); duen dardara (3); ere dardara (5); eskua dardara (3); eskuak dardara (5); eskuaren dardara (3); eskuetan dardara (4); eta dardara (34); eta dardara batean (4); eta dardara bizian (3); eta lurrak dardara (3); ezpainetan dardara (3); guztiak dardara (3); halako dardara (7); lurrak dardara (7); lurrak dardara egin (3); osoa dardara (5); osoa dardara batean (4); zuen dardara (7)

ahotsa dardaran (7); dardarak hartu (5); dardarak hartzen (3); dardaran ari (3); dardaran eta (5); dardaran hasi (4); dardaran hasten (3); dardaran jarri (4); dardaran jartzen (3); dardaran zegoen (4); eta dardarak (5); eta dardaran (7); etxe guztia dardaran (3); guztia dardaran (3); haren dardarak (3)

ahoskorden dardararen (3); ahots dardararik (3); ahots dardararik gabe (3); antzera dardaraz (3); batere dardararik (5); batere dardararik gabe (3); dardarari dagokiona (3); dardararik egin (5); dardararik egiten (4); dardararik ez (4); dardararik gabe (16); dardararik gabeko (5); dardaraz ari (4); dardaraz dago (4); dardaraz egoten (3); dardaraz eta (11); dardaraz hasi (8); dardaraz hasi zen (3); dardaraz hasten (6); dardaraz jarri (6); dardaraz jartzen (12); dardaraz zegoen (10); dardaren interpretazioa (3); durduzaz eta dardaraz (8); ere dardaraz (3); eskuak dardaraz (4); eta dardaraz (33); ez zuen dardararik (3); gorputza dardaraz (3); hankak dardaraz (3); inolako dardararik (3); zuen dardararik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus