Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

desnaturalizatu, desnaturaliza, desnaturalizatzen 1 da/du ad naturaltasuna galdu edo galarazi. ik desnaturaldu.

Ildo horretan, Herritarren Zerrenda legez kanpo utziko balute, hauteskundeetako dema desnaturalizatuko litzateke gure ustez. Berria - Euskal Herria   2004-05-11

Ezkerreko indarra baldin bada, ezin du proiektua desnaturalizatu. Berria - Euskal Herria   2006-01-15

Beste batzuetan aurrerabide baketsua jazarpen ofizialek eten dute, eta sustraitik moztu edo desnaturalizatu egin dute, politikan sartzera edo armak hartzera behartuz. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 30. orr.

Txokolatea, ogia, latako antxoa, gazta, salda, urdaiazpikoa, kefirra, ardoa, azukrea, bakailao gazia, kafea, olioa, tortilla... ez dira sensu stricto naturalak, hainbat prozesu teknologikori esker desnaturalizatuak baizik, naturan horrelakorik ez baitago. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 76. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Beatrice gazteari dagokionez, inoiz baino sarriago jasan behar izan zituen aita oilartu eta desnaturalizatu haren bortxak. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 34. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus