Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

infinitu (orobat infinito g.er.; Hiztegi Batuan infinitu agertzen da) 1 izond azkengabea, amaigabea, mugagabea.

Bakardade huts, infinitua, guztiz ere geldia. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 67. orr.

Jainkorik gabe, ni erabat neure buruaren jabe nintzen, neure erabakien jabe, askatasun infinito bat erdietsi banu bezala. Herria   2005-02-10

Benerazio infinitua sentitu nuen, lastima infinitua. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 170. orr.

Emakumeak uste du seme edo alaba bat galtzen duenak atsekabe infinitua behar duela sentitu. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 52. orr.

Neke geldigabea, neke bukaezina, neke infinitua. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 92. orr.

Agurearen ondoan eseri zen, tortilla puska txiki-txikietan zatitu eta eraman infinituz puskak ahoratu zizkion. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 103. orr.

Ezjakinek uste dute zozketa infinituek denbora infinitua eskatzen dutela. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 53. orr.

Gertaeren, sentipenen, gogoeten baso berez infinituan bidezidor bat bereizi eta handik abiatzea. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 99. orr.

Zeren itsasoa infinitua eta mugagabea baita eta alde batetik kentzen diguna bertzetik emaiten baitigu... Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 467. orr.

Zeren gero eta sinetsiago bainago ezen Jainkoa infinitua dela, bere formarik gabeko forman. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 644. orr.

Begirada zeruertz infinituan galdurik. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 161. orr.

Itsaso infiniturantz begira geratu nintzen. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 115. orr.

Inoiz aurkituko ez duen erantzunaren bila, aurrerabide infinituan. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 83. orr.

Ezagutza horrek indar infinituaren sentsazioa ematen zion. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 353. orr.

Begira Esne Bidea, izarrezko ibai hori, eta egin kontu orban bat baizik ez dela zabaltasun infinituan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 387. orr.

Biziaren aniztasun zabalaren ñabardura infinituetan laketzen zuelarik egile horrek bere fantasia. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 11. orr.

Funtzionario mezularia, borreroari hil-aginduak ekartzen zizkiona, Ministerioko pasabide infinituetan galdu zen. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 71. orr.

Bi gauza dira infinituak: unibertsoa eta giza ergelkeria. Berria - Harian   2005-02-11

Baina ttikiak, azkengabeki ttikiak, infinitesimalak, ez du bere ttikian azkenik, eta handiak, azkengabeki handiak edo infinituak ere ez handian (azkengabea, azkenik ezean, ez da, eta baldin bada, orduan ez da azkengabea). Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 66. orr.

2 (matematikan) kopuru aldakorrez mintzatuz, aldez aurretik ezarritako limite oro baino goragokoa dirauena.

Unibertsoa (bestelako deituraz, Liburutegia) galeria hexagonalez osaturik dago; galerien kopurua mugagabea da, eta beharbada infinitua. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 57. orr.

Kopuru izugarri handia; ez, hala ere, infinitua. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 62. orr.

Elementu kopuru infinitu baten "batuketak", eta are gehiago elementu infinituki txikien kopuru infinitu batenak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 365. orr.

Cavalierik, XVII. mendearen hasieran, esan zuen gorputz solido oro plano kopuru infinitu baten gainezarpenez osaturik dagoela.Liburu honen orri kopurua zehazki infinitua da. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 68. orr.

Aitzitik sinesten zuen denbora serie infinituetan; denbora dibergente, konbergente eta paraleloen halako sare gero eta zabalago, zorabiozko batean. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 82. orr.

Unibertsoa infinitua ez dela ere badakigu, Einsteini esker. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 59. orr.

Infinitua al da zenbaki lehen bikien kopurua? Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 226. orr.

Infinituaren ikurra. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 301. orr.

A1 = {xn}n•N: aldagai indibidualen multzo infinitua izango da, infinitu zenbakigarria, hau da, zenbaki arrunt bezainbeste aldagai izango ditugu. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 146. orr.

· 3 (zenbaki gisa)

Infinitu aldiz. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 192. orr.

Zeren bizitzaren indarraren eta kosmosaren artean infinitu funtzio desberdin baitaude. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 62. orr.

Proiektatutako irudi bat infinitu objektu posibleren proiekzioa izan daitekeela, izatez. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 42. orr.

Geometriaren ikuspegitik, proiekzio bera izan lezaketen infinitu objekturen irudia izan daitekeela perspektibazko irudi bat. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 65. orr.

Begian infinitu argi-izpi sartzen dira, eta erpina begian duen kono bat eratzen da. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 143. orr.

4 (izen gisa)

Infinituaren eta ezerezaren artean kokatuta! Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 368. orr.

Eta bi dorre haiek ziren, bertzalde, bi lerro, xuxenak, paraleloak eta infinituan bat egiten zutenak. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 391. orr.

A liburua kausitzeko, aurrez B liburu batera jo eta hark A liburuaren tokia adieraziko digu; B liburua kausitzeko, aurrez C liburu batera jo, eta horrela infinituraino... Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 65. orr.

Denbora etengabea eta infinituraino zatigarria balitz. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 201. orr.

Batura n berdin 1etik infinitura. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 401. orr.

Minus infinitutik plus infinituraino, guztiak. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 80. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus