Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

titi1 (orobat diti g.er.) 1 iz emakumearen ugatzetako bakoitza. ik bular.

Ez titi ez ipurdi ez duten marimutil horietako batekin. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 177. orr.

-Aldizkarietakoak titiak barik errapeak dira, eta horiek bai egoten direla silikonaz beterik. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 86. orr.

Titia umearen ezpainetan tinkatzen den bezala. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 29. orr.

Titia, eskubarruan kabitzen dena, txikia. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 22. orr.

Halako batean, gorputza apur bat zutitu eta titiak agerian geratu ziren, zeharka. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 53. orr.

Haurtxo batek titia edoskitzen duenean bezala. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 84. orr.

Amonak Santuaren esana bete zuen, eta bat-batean laurogei urtetik gorako titiek esnea oparo eman zuten. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 41. orr.

Behin batean, koka esnifatzen ari ginela, Rodolfok titi bat txupatzen uzteko eskatu zidan. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 105. orr.

Titiak erabiltzen zizkidan esku artean eta hitz lizunak esaten zizkidan. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 103. orr.

Andre bat larru bizitan, gizon bat titiak igurzten eta beste norbait alua jaten ari zaizkiola. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 103. orr.

Juxtu-juxtu uzten dit titiak laztantzen. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 101. orr.

Nik titiak ferekatu nizkion, titiburuak musukatu. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 132. orr.

Larruzko gona gorria, sare moduko mediak, titiak ozta-ozta gordetzen dizkion top beltza. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 106. orr.

Harrigarria ongi plantatutako titi pare batek eragin ditzakeen mirariak! Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 181. orr.

Eskua atorraren azpira sartu eta titi bat behar bezala jarri zuen bularretakoan. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 80. orr.

Izerditan blai zaude eta jertse urdina titietan itsatsirik igartzen duzu. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 71. orr.

Txikia titian zintzilik, eta zaharrena ezkontzekotan. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 107. orr.

Ama gaixoa, esnea nonbaitetik atera behar eta, arrebaren titiari atera zioten. Jon Maia   «Riomundo» - 49. orr.

Titietaraino naukak hire alukeriekin. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 16. orr.

Asper-asper eginda nengoen Londresekin eta bertako mugida teknoarekin; titietaraino, garbi esateko. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 36. orr.

Nik sekula ez dut problemarik izan, baina Genobebarekin, hura titiko mina, hura! Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 137. orr.

ik titiko. 8854

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hermannek titi handiak gustatzen zitzaizkiola esan zuen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 11. orr.

Ikusi zelako titi ederrak dituen, zelako sabel laua, zelako ipurdi gozoak. ik titieder. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 44. orr.

Harro agertu ziren bularrak, bi titi sendo, gordelekutik irteteko grinatsu. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 75. orr.

Begi berdeak, titi eta izter neurri-neurrikoak. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 149. orr.

Gero, titi zuri puntta-gorrail haiek besarkatu eta pixka bat milikatu nituelarik, [...]. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 166. orr.

Sostenak nola edo hala kenduz titi mardulak igurtzi eta igurtzi ari da. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 273. orr.

Zerbitzariaren begiak, beren onetara gabe, saltoka ari ziren, noiz Anaren titi oparoetara noiz xilko beltxarandura. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 296. orr.

Mugitzerakoan, bere titi txiki alaiak erdizka erakusten zituen noizean behin, xarma handiz. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 166. orr.

Titi zahar eroriak ditu azpitik zintzilik. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 105. orr.

Orduan eta erakargarriago ikusten nuen Itsaso, bere ile luze, sabel zapal eta titi borobil txikiekin. Aitor Arana   «Onan» - 70. orr.

Nik atsegin dudan guztia duzu: titi txikiak eta ipurdi gogorra. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 22. orr.

Niniaren ahoa esnez hantu titi ubeletan pausatzen zuen amultsuki. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 187. orr.

Bularretakoa ere kendu zuen, titi biribil, tente, perfektu batzuek libre utziz. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 44. orr.

Neskatila freskoak, izter, ipurmazel eta titi oparokoak. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 117. orr.

-Bi titi ozeaniko. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 122. orr.

· Kezka izan zituen zelulitisa eta titi nahi baino eroriagoak. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 71. orr.

Elenaren titi lehen mardulak beheratu egin dira, koxkor ikarati bihurtzeraino. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 150. orr.

Gizena, titi aukeran handi samarrez hornitua, industrialderen batek jandako baserri ohi bateko alaba baten itxura bete-betea zeukan. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 51. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sagarrak eta udareak metatzen ziren, arkitektura erregularrez, piramideak eratuz, eta titi errekaren hasierako gorritasunak erakusten zituzten. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 318. orr.

Gérard ere segundu horretaz baliatu da titi artekara so labur baten emaiteko. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 115. orr.

Higuina, mina titi-erroetan. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 61. orr.

Uzten al dik titi kozkorrak ukitzen, e? Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 69. orr.

Niri gustatzen zaidan gauza bakarra zure titi puskak dira. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 192. orr.

Ez zaio ahaztu kontzertua aurrera eramaten, titi-kolpez eta sexu probokazioen bitartez bada ere. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 40. orr.

Ume maiak, eta berauen amak, beren alkandora zuriekin, titi-haur bana altzoan garraio. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 255. orr.

Zu eta ni haur jaioberri eta, gehienez ere, titi-ume izan ginen euskaldun baino lehen. ik titikume. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 71. orr.

Hitzek inon ikasi gabeko jakite bat dakarte berekin, ezjakinak edo jakinezak gozatutako jakite bat, eta hargatik dira pentsamenduaren ama eta ume, arrazoiaren inude eta titi-ume. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 290. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Ze ondo pasatuko duzun nirekin, titi-tente xixtrin honekin baino hobeto, Mikel. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 190. orr.

Jennifer titi-harroaren posterra. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 153. orr.

5 gizonezkoaren titi modukoa. ik tititxo.

Itsasoan euria, egurra basoan, egunez ilargia eta gizonezkoen titiak aipatzen dira euskal esaera zaharretan alferrikako gauzen adibide eta eredutzat. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 11. orr.

6 (gainerako ugaztunena)

Zerrama, bestaldera jiratuz, makilari hurbildu zitzaion, eta titietatik zintzilik zeuzkan zerrikumeak, bat-bateko ilunpe hartan galduta eta kurrinkaz, borrokan hasi ziren amaren toles eta poltsen azpian. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 24. orr.

Hamabi titi-xerri txiki bigun. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 140. orr.

7 irud/hed

Beira lodiko botila txiki gomazko titi zahar marroidun haiek gordetzea. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 45. orr.

8 titiko esnea.

Basa txakurrek ere ematen diete beren umeei titia edatera. Elizen arteko biblia   Nk 4,3

9 titia eman

Erditze baten irudia ikusiko genuen [...] ama hori haurrari titia ematen gero-. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 215. orr.

Aterpeetan eta etxeen eskailera ilunetan pasatzen zuten gaua, umeei titia ematen. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 70. orr.

Titia emanik hazi bainuen neure alaba. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 45. orr.

Hiru amek ematen diete titia bostoi, bereak ez dituztenei ere bai. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 108. orr.

Eme bat iristen denean aurrena topatzen duen umeari ematen dio titia. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 96. orr.

Lau amatik batek ematen dio titia haurrari, bizitzako lehen sei hilabeteetan. Berria - Gaiak   2004-07-06

· Zorionekoak agorrak, haurrik sortu ez duten sabelak eta titirik eman ez duten bularrak. Elizen arteko biblia   Lk 23,29

10 titia hartu

Umeek senaz bi lan dituzte: titia hartu eta lo egin. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 16. orr.

Titiburua eskuez inguratu eta titia hartzen hasten zen begiak itxita eta intziri txikiak eginez. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 107. orr.

· Ukuiluko lau bazterretatik datozen marruek titia hartzeko ordua iragarri dute. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 110. orr.

11 titia kendu

Geldi zaitez haurrari titia kendu arte. Elizen arteko biblia   1 Sm 1,23

· Titia kendu berri dioten txekor bat sokaz harrapatzen ari den Mendebaldeko unai batek. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 87. orr.

12 titi-aldi titia emateko aldia.

Nerea eta biok nobelaren azken partea gaueko titi-aldien arteko ordu eskasetan amaitu nuen. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 192. orr.

13 titi jorran adlag adkor titiak ukitzen eta igurzten.

Ahal genuena eginez, ipurdi-heltzen, titi-jorran eta musuka, han errenditzen gintuan. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 47. orr.

Ez baitakizue zertarako balio dezaketen [akademiak], titi jorran ibiltzea, barkatu hain gordin ibiltzea, askoz ere atseginago gerta daitekeen adin horretan. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 125. orr.

14 titi mutur ik titimutur.
15 titi punta ik titipunta.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

titi ederrak (6); titi handi (5); titi handiak (3); titi pare (8); titi parea (6); titi puntak (7); titi txiki (3); titi txikiak (3); titi zuri (3); ze titi parea (3); zure titi (5)

amaren titia (3); haurrari titia (5); titia ematea (4); titia ematen (9); titia hartzen (3); umeei titia (3)

gizonezkoen titiak (4); nire titiak (8); titiak erakutsi (4); titiak igurzten (4); titiak ukitu (3); titiak ukitzen (3); zelako titiak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus