Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

desmasia 1 iz kalte edo hondamendi itxuragabea; gehiegikeria.

Haiengandik jakin genuen erromazaleen desmasien berri: etxeetan indarrez sartze, ebaste, su emate, ukaldika erabiltze, emakume bortxatze, aihotzez kolpatze... nork bere istorio ikaragarria zekarren, nork bere izua, nork bere mina, baita nork bere gaitzespena ere, gure aldera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 125. orr.

Bi urtez harriak xehatu zituen kanpoak: ogi, arto, baratze, mahasti, denak fundituak izan ziren, zer desmasiak!  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 21. orr.

Portugalen bereziki desmasia izigarriak egin ditu suak.  Herria   2005-09-08

Sekulako desmasiak egin ditu lur-ikarak Algerian: den gutienik 1600 hil eta zaurituak milaka.  Herria   2003-05-29

Indonesian gaindi jasanikako tsunami izigarri haren desmasiak.  Herria   2005-12-29

Frantzia Iparreko Somme eskualdean uholdeak egin desmasiak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 89. orr.

Afrikan, larrepotek desmasia izigarriak egiten ari dituzte, Senegaletik Tchad-eraino, Mauritania, Malia eta Niger-en gaindi bazter guziak suntsituz.  Herria   2004-11-04

Zernahi gehiegikeria egiten da ohorearen, zuzentasunaren bai eta Jainkoaren izenean ere, eta zernahi desmasia egiten da horrela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 88. orr.

150 airekok 10 minutuz bost miliarren desmasia egin omen zuten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 103. orr.

Nehork aipatzen ez zuen eta denak ikaratzen zituen gaitzak sekulako desmasiak egiten zituen gure artean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 128. orr.

Hainbeste bekaturi erremedio jarri behar zitzaiola, libertinaje hura guztia desmasia bat besterik ez zela, eta ea nork konponduko zuen...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 191. orr.

Oroit atzoko ala gaurko nazional-katolizismoek egin desmasiez.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 52. orr.

2 irud/hed

Edaria eskatu eta hura etorri bitartean, erdialdean borborka ari zen jende multzoari begirazoa: besoak eta zangoak nahas-mahasean, desmasia dezibelikoaren eta bihotz taupadak nahasteko moduko erritmoen agindura denak.     «Kuskue tanden», 2004 - 26. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Sri Lankaherria ere hor da, zinez inarrosia izana hau ere duela hiru hilabete itsas desmasia hartan.  Herria   2005-03-31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus