Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

idealizatu (orobat ideializatu g.er.), idealiza, idealizatzen 1 da/du ad norbaiti edo zerbaiti, benetan ez dituen ezaugarri idealak egotzi.

Doktrina horretan, "gizarte primitiboa" edo "gizaki primitiboa" idealizatzen da, eta zibilizazioen garapena ustelkeriaren prozesutzat hartzen da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 299. orr.

Ene ametsak mentsak zirela, amodioari buruz, eta emakumea idealizatu dudala, eta obsesioz desiratu. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 145. orr.

Ez dik adiskidetzat hautatu duen laguna idealizatzen, ezagutzen baititu haren akatsak. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 121. orr.

Iragana idealizatzeko joerakoa. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 336. orr.

Idealizatu egin ohi da egia, eta batzuetan ez da errepide ertzean lehertutako arratoi bat baino. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 379. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Ikerkuntza zientifikoaren ikusmolde idealizatu batetik. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 158. orr.

Forma perfektu horren definizioa, horratx, antzinako artearen ikusmolde idealizatu batean bilatzen da. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 278. orr.

Mitxoletaz jositako zelaien artean paseatzen gogoratzen zuen gizonak emaztea, mundu krudelegitik aldenduta, mundu idealizatuan barrena ibilian. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 83. orr.

Ikuspegi manikeo asko [...] bakearen kontzeptu idealizatuegiak (bakea = harkadia eterno bat) bizkarreratu zaizkio bake hitzari. Berria - Kultura   2004-10-23

Arketipo adoleszente ideializatu horietakoa dirudi orain. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 13. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus