Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inguraketa (orobat inguruketa g.er) 1 iz inguratzea, ingurua ibiltzea. ik inguraldi.

Baltzak eta biok, alegia: oinez, Harkaizpeko Urtegiaren inguraketa. Txillardegi   «Labartzari agur» - 220. orr.

Eta ezinbestean ezkontzaz pentsatzera behartua, atsegin hartzen zuen gizonaren inguraketekin, edota haren barrenari igarririk eta sentimenduak hitzez nola janzten zituen ikusirik. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 113. orr.

Talde osoa barnean hartzen zuen inguruketa bat eragin zion besoari. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 253. orr.

2 hurbilketa.

Jaioterrian eman zioten, nonbait, nire helbidearen berri eta segituan hasi zuen -nik izendatu nuen moduan esanda- inguraketa operazioa. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 29. orr.

Azkenean honeraino iritsi dena konturatzen da oso urruti ibili dela Jainkoaren bila eta inguraketa asko eginez. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 66. orr.

3 setioa.

Setiatuak zeudenetako batzuek, hala ere, lortu zuten inguraketari ihes egitea. Elizen arteko biblia   1 M 6,21

Helenoen aurka mendeku hartu beharraren zama ikusten zuten beren gain,Troiako inguraketa eta suntsipenagatik. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 273. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus