Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ingurune 1 iz zerbaitek hartzen duen ingurua. ik ingurumari.

Lehenengo gizakien ingurunea, zentzu kimikoan, gaur egungoa baino askoz garbiagoa zen. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 68. orr.

Baina arraina lasai bizi da; ez du grabitatearen arazorik, ez eta gorputza ingurunea baino tenperatura handiagoan mantendu beharrik ere. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 165. orr.

Izugarri nozitzen dugu gure ingurunearen eragina. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 322. orr.

Ez da bere berezko ingurunetik ez fisikoki ez sinbolikoki ez ekonomikoki urruntzen. J. Garzia / A. Ega˝a / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 56. orr.

Hautetsiei presio egitea egotzi dio Imazek «Batasunaren inguruneari». Berria - Euskal Herria   2006-02-01

Nire ingurunetik ihes egiteko. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 96. orr.

Gorputzaren barruko egituren eta kanpoko ingurunearen arteko kolpe-motelgailua den aldetik, ezaugarri praktiko asko ditu larruazalak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 68. orr.

Ingurunea nolakoa den eta bakterioak zer elikagai behar duen. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 54. orr.

Babestutako inguruneak: Adituen arabera, arriskuan dauden espezieak babestu ahal izateko, oinarrizkoak da haien bizi-baldintzak bermatuko dituzten inguruneak sortzea. Berria - Gaiak   2004-02-19

Erdi Aroko nekazari batek, bera bizi zen lekuko bost kilometroko ingurune batean eskuratzen zuen kontsumitzen zituen ondasunen %90. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 26. orr.

Bikietan egindako azterketen helburua genetikaren eta ingurunearen efektu erlatiboak aztertzea izan da. Berria - Gaiak   2006-03-29

Horrela aurrekariak eta ingurunea hobeto ezagutuz. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 61. orr.

ik testuinguru. 14421

Zeren baiezta daitekeen gauza bakarra baita, hori bakarrik ezagutzen dugulako, ingurune honetan, testuinguru jakin honetan, erdarek euskarak baino erraztasun handiagoa dutela komunikatzeko. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 179. orr.

Mendebaldekoa ez zen ingurune batean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 214. orr.

2 (izenondoekin)

Ingurune arrotz batean aurkitzen duen pertsonaren ziurtasun erabatekoarekin. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 152. orr.

Ingurune zaratatsuetan, gai da belarria, arreta bilduz, soinu batzuk hautatzeko eta gainerakoak ez entzuteko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 121. orr.

Ingurune industrial batean bizi ginen. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 15. orr.

Erraz erakuts daiteke lubrikazio hidrodinamikoa ezinezkoa dela ingurune biologikoan. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 42. orr.

Teknologia ez da azalpen beharrik duen zerbait, ingurune sozialean askotariko eraginak dituen kaxa beltza (black box) baizik. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 250. orr.

Lehen frantziskotarren garaiko ingurune historiko kulturalean. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 36. orr.

Eredu hori oso desegokia bihurtu zen orduko ingurune ekonomikoarentzat. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 170. orr.

Izan dira meatzari-herriak ingurune guztiz euskaldun batean. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 148. orr.

Berdin [b] / [ß] bikotean bigarrenaren jarraitutasuna da ingurune jarraituagatik esplikatzen dena. Lourdes O˝ederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 40. orr.

Aurkakotasuna ingurune jakin batean gal daiteke. Lourdes O˝ederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 116. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Biziak ezinbestekoa du barne-ingurune berezi bat mantentzea. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 75. orr.

Kanpo-ingurunearen arrisku termiko, mekaniko eta kimikoetatik babesten gaitu. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 85. orr.

Eta, orain herri txikietan etxez etxe doazen kamioitxo horien antzera, etorkizunean landa-ingurunean horrelako salmenta jeneralizatuko da. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 116. orr.

Giza ingurunearen gaineko gero eta kontrol handiagoa. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 428. orr.

Gizarte-ingurunearen bat-bateko aldaketaren astindu gehigarria. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 68. orr.

Gizarte-ingurune atzerritar batean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 256. orr.

Gainera, gizarte-, Eliz eta kultura-ingurune jakin batean sortu ziren eta ingurune horretan murgilduak daude. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 39. orr.

AZTI Fundazioko Ozeanografia eta Itsas Ingurunea Saileko buruak. Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako Sailak. Berria - Euskal Herria   2004-02-04

4 ingurua.

Eta gero Erdialdeko Anatoliako lurraldea zeharkatu behar da, ingurune lehorra, hotza, monotonoa... Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 21. orr.

Gure ingurune honetako putre eta saiek. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 104. orr.

Egun hartan eta hurrengoetan inguruneko jauntxoak iritsi ziren. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 375. orr.

Ur-putzua edo datil-palmondoak zeuden inguruneetan. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 101. orr.

Hiru zaku eta bi kaxa, hirurehun metroko ingurunean han-hemenka sakabanatuta. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 40. orr.

Utzia zuten atzean Bilboko ingurunea. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 224. orr.

5 ingurumena.

Pertsonok elkarri min egiteko eta beste izaki batzuekin partekatzen dugun ingurunea suntsitzeko halako berezko gaitasun bat izateak. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 79. orr.

Ingurunearen babeserako eta hobekuntzarako eskubidea nazioarteko legedian sartzeko kanpaina. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 95. orr.

Giza eskubideak, ekologikoki osasungarria den ingurunea, garapen iraunkorra eta bakea elkarren mendekoak eta bereiztezinak dira. Berria - Kultura   2004-02-05

Ingurune-irakaslearen semea.. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 152. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus