Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

injustu (orobat injusto g.er.) 1 izond bidegabea.

Printze haiek hiltzaileak ziren, injustuak eta ankerrak, nazio osoa halakoa zelako. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 310. orr.

Gerra «injustua eta bidegabea» izan dela esan du. Berria - Mundua   2006-04-13

Heriotza-zigorra injustua da, eta ez da ez beharrezkoa eta ez eraginkorra. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 10. orr.

Lau gipuzkoar hauek jasaten ari diren merezi gabeko tratu injustua eta iraingarria. Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Salaketak guztiz injustuak direla. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 27. orr.

Uruñuela auzipetzea «erabat injustua» dela. Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Ez dago gauza injustuagorik. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 236. orr.

Bizitza injusto hau soilik merezi du bizitzea aldatzeko baldin bada. Berria - Harian   2005-10-21

Injustuak diren gertaerak salatzeko altxatu beharko luke bere ahotsa. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 209. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa)

Peter zur eta lur utzi zuena ez zen haginkadaren mina izan, ezpada ekintzaren injustua. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 128. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus