Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inkomunikatu, inkomunika, inkomunikatzen 1 du ad bakarkako ziegan komunikaziorik gabe jarri.

Azken 25 urteotan 10.000 euskal herritar atxilotu eta inkomunikatu dituzte. Berria - Euskal Herria   2004-04-15

Guardia zibilek atxilotu, inkomunikatu eta torturatzen gaituzte. Berria - Euskal Herria   2006-02-09

Torturatzeko inkomunikatzen dituztela diote TATek eta AAMk. Berria - Euskal Herria   2004-11-18

Ertzaintzak ez du «sistematikoki» atxilotua inkomunikatzen. Berria - Euskal Herria   2006-02-19

Legeri antiterroristaren babesean atxilotuak inkomunikatzen dira, Hori da zuri ezartzen dizuten zigorraren helburua: zu bakartzea, inkomunikatzea, bakarrik sentitzea eta damutzearen mugara eramatea. Berria - Euskal Herria   2006-02-07

Hiru egun inkomunikaturik egon ondoren. Iban Zaldua   «Itzalak» - 69. orr.

Emakumeak bi egun pasa ditu poliziaren eskuetan, inkomunikaturik, arropa artean legamia eramateagatik. Berria - Euskal Herria   2004-09-21

Eta, kasik zazpi egunez inkomunikaturik eta egoera kaxkarrean atxiki dute, gizatasun izpirik gabe. Herria   2003-03-06

1997an, elurte makur mardul batek lanak ematen ditu sei egunean penintsulako ordokian: 22 pertsona hil, eta 1000tik gora auzo eta herri inkomunikatuta. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 28. orr.

Atzo arratsaldera arte inkomunikatuta atxiki zuten, «Israelen segurtasunaren aurkako egitateak» leporatzen zizkiotelarik. Berria - Mundua   2004-05-28

2 bakartu, komunikaziorik gabe gertatu.

Eguraldi makurrak Kantabriako Liebana eskualdeko hamazazpi herri inkomunikaturik utzi zituen. Berria - Harian   2005-01-26

Haitiko Gobernuak atzo adierazi zuenez, 662 gorpu bildu dituzte, baina ohartarazi zuten kopurua nabarmen haz daitekeela, larrialdi zerbitzuak inkomunikatuta dauden herrietara iristen diren heinean. Berria - Mundua   2004-09-22

[Eraikinaren] teilatuan elur ugari zegoen eta haren pisuak eragin zuen hondamendia: «Ehunka pertsona inkomunikatuta gelditu dira barruan». Berria - Mundua   2006-01-29

3 (era burutua izenondo gisa)

Aniztasuna ona da, zalantzarik gabe, baina lubaki inkomunikatuek sortutako eta produzitutako lanek ez garamatzate inora, ez bada, gure irakurlegoaren eta eroslegoaren nahasmenera. Berria - Kultura   2004-07-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus