Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

deszifratu (54 agerraldi, 25 liburu eta 4 artikulutan; Egungo testuen corpusean 973 agerraldi –637 literaturan-; orobat dezifratu 57 agerraldi, 16 liburu eta 2 artikulutan; Egungo testuen corpusean 171 agerraldi), dezifra, dezifratzen 1 du ad kode ezezagun batean idatziriko mezu baten esanahia jakitea lortu.

Lan horretan bere opor eta aurrezki guztiak xahutzeko gauza baitzen, inork deszifra ezin dezakeen hieroglifiko-mordoa etxera eramatearren. 16931

Ezkutuko klabe hori deszifratu ezean, egilearen mezua galdu egiten da. 16932

Asko kostatzen zitzaidan irakurtzea, testua deszifratu behar izango banu bezala. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 76. orr.

Badirudi mende hartan idatzitako liburu bat aise deszifratu beharko luketela gaur egungo kriptografoek. 16933

Liburutegiko MME 408 eskuizkribua da, deszifratu gabe dago eta sekula baino misteriotsuago jarraitzen du. 16934

George Hughtinghton, Arkeologia Saileko ikerlerik distiratsuenetakoa lanean hasi zen, testua dezifratu nahian. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 141. orr.

Beren artean erabiltzen zuten kodea, Paul D-rentzat deszifratu ezina. 16935

Hitzik gabeko hizkuntza hau deszifratzen ikasten badut, mundua deszifratzea ere lortuko dut. 16936

Ogam idazkera deszifratzeko bide egokiena euskara dela egiaztatu duten ikerketen berri ematen du artikuluak. 16937

"B Lineal" idazkera minoikoa A. Ventris eta I. Chadwick jaunek dezifratu zuten grezieraren baliabide gisa. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 465. orr.

Hegoaldetik bidaltzen zituzten idatziak dezifratzen jardun dudala esango banio? libretan agertzen diren zirriborroak txosten horien transkripzioak balira? Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 92. orr.

Ezin dezifratu, ordea; 500 karaktere desberdin baino gehiago zituzten eta!   - 302. orr.

Benetako Alkimista bat, kodeak deszifratzen lagunduko didana. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 117. orr.

Baina nik, buruz behera irakurrita, deszifratua nuen irakurtzen ari zen liburua: eleberri dibertigarri bat zen. 16938

· ADNaren sekuentziazioaren % 97 hurrenkeran zehaztua zegoen, mendea bukatu orduko, eta gainera kromosoma batzuk deszifratuak ere: 21. kromosoma, esaterako, Down sindromearekin erlazionatua. 16939

Kode genetikoa dezifratzea; geneen erreplikazio-prozesua atzematea. 16940

2 irud/hed

Saiatu nintzen oroitzapen haiek dezifratzen, alferrik ordea. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 28. orr.

Erritmo horiek mendeetan errepikatu izan dira; haren arbasoek deszifratu dituzte errepikapen horiek. 16941

Pilotariek ez baitute gehienetan ezer esango eta esaten dutena deszifratu egin behar, nahasmena sortzeko baita, Halatan, dezifratzeko zeinuz josiriko liburu hau Joseba Zulaikaren Ehiztariaren erotika gogoangarriarekin batera irakurri behar da. 16942

Azkenik, Kanten Arrazoimen hutsaren kritika dezifratzen ahalegindu zen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 63. orr.

Aingeruen hizkuntza deszifratzen eta ulertzen zuen kristalezko bola. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 55. orr.

Oraindik ez dut ikasi deszifratzen poltsak beteak sentitzen dituen jende horren aurpegian ageri den keinuaren deitura. 16943

Azterlanari 800 urtez ekin ondoren, uste dut esan genezakeela egun ere ez direla oraindik ez misterio guztiak dezifratu ez inkognita guztiak garbitu, nahiz eta, zalantzarik gabe, asko aurreratu den. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 12. orr.

Ikusi bai, alegia, baina zer ikusten ari zen deszifratzeko gai ez balitz bezala. 16944

Ez da jada mundua dezifratzea soilik kontua: hura aldatzea ere bada. 16945

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dezifratu gabe (21); dezifratu gabe zegoen (21); lineala oraindik dezifratu (21); oraindik dezifratu (21); oraindik dezifratu gabe (21)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus